Berriak

Autobus Berdea haurrentzako tailerrerako izena emateko epea irekita

Dbusek, bere 130. urteurrenaren programazioaren barruan, materialak birziklatuz autobusen maketak egiteko familia tailer bat antolatu du: “Autobus Berdea”.

 autobus_berdea

Jarduera honen asmoa da haurrak ohartaraztea mugikortasun iraunkorrak eta autobusaren erabilerak duten garrantziaz, horretarako sormenaz baliatuz. Ontziak, poteak, kartoiak eta beste elementu batzuk erabiliko dira autobusak sortzeko, aldi berean mugikortasun iraunkorra eta naturaren zaintza lotzen lagunduta.

 Tailerra 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat da, eta haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute. Donostia Kulturaren laguntza du eta Aiete Kultur Etxean egingo da, 2 saiotan. Tailerraren ondoren maketarik nabarmenenak aukeratuko dira, eta Kultur Etxean jarriko dira ikusgai.

 Jarduera dohainik da eta aurretik izena eman behar da (irailaren 19tik aurrera). Talde bakoitzean gehienez ere 50 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

 

Tailerren egunak:

– 1.Taldea: urriak 22 eta 29

– 2.Taldea: azaroak 19 eta 26

 

Tailerren ordutegia:

16:30etik 18:30era gutxi gorabehera.

 

Parte hartzaileek eraman beharreko materiala:

Ontziak, poteak, kartoizko bilkariak, paperak…

 

 Aurretik izen ematea:

[email protected] (Aiete Kultur Etxeko Haurtxokoa)

943 000 200 (Dbusen Erabiltzaileen Arretarako zerbitzua)

 Era berean, aldian-aldian Dbusek beste jarduera batzuk antolatzen ditu txikienendako. Esaterako, Kotxetegiak bisitatzeko eskola irteerak antolatzen ditu autobus enpresa baten funtzionamendua barrutik ezagutzeko, edo Gabonetako haurrentzako lehiaketa modu atseginean eta sormenarekin autobusaren erabilera bultzatzeko.