Berriak

Dbus-ek bere flota berritzen jarraitzen du, lau autobus hibrido berrirekin

Datorren egunetan Dbusek SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modeloko lau autobus hibrido gehiago edukiko ditu Donostiako kaleetan martxan. Autobus berriak Konpainiak bere flotan jada dituen 16 ibilgailu hibridoei batuko zaizkie, bere flota baita Euskadiko flotarik ekologikoena eta elektromugikortasunean erreferente nagusietakoa estatu mailan.  

Autobus hibridoak SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi zaizkio. Ibilgailu berri horiek guztiek Dbuseko flotan sartuz joan diren modelo horretako ibilgailuen ezaugarri berberak dituzte. Dbuseko autobusek eduki ohi dituzten erosotasuneko eta segurtasuneko elementu guztiak dituzte eta %100 irisgarri dira.

Erositako 4 ibilgailu berri horiekin, Dbusek azkenean 20 autobus hibrido eta 3 autobus %100 elektriko ditu; flota garbia da eta errespetutsua ingurumenarekin, eta hori erabiltzaileek ondo baloratzen duten zerbait da. Ibilgailu horiek jada donostiarren egunerokoaren parte dira. Ildo honetan, Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die autobus horien izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua da ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea, tartean dela garraio publikoaren erabilera.

Horregatik, gaurtik aurrera hainbat proposamen egongo dira bozkatzeko, inkesta baten bitartez (inkesta ireki). Abenduaren 18ra arte bozkatu ahal izango da, eta boto gehien lortzen duten 4 izenak izango dira 4 autobus berriei jarriko zaizkienak. Autobus bakoitzak aukeratutako izena eramango dute identifikatuta bere errotuluan. 

Proposamenak Dbusek Cristina Enea Fundazioan egin duen lanaren emaitza dira, eta hainbat landare eta animalia autoktonoen izenak dira. Azpimarratzekoa da 2005ean Dbusek bere irudi korporatiboa eguneratu zuela, Euskal Herriko Hegoaldeko Zuhaitz Igelaren irudia hartuz.

> Espezieen inguruko informazioa (pdf)

Landareak:

Armeria euscadiensis Armeria

Taxus baccat Hagina

 Narrastiak eta intsektuak:

Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila

Rosalia alpina Kakalardoa

Hegaztiak:

Dendrocopos major Okil handia

Alcedo atthis Martin arrantzalea

 Ugaztunak:

Galemys pyrenaicus

Artikutzako muturluze iberiarra

Globicephala melas  Izurde-pilotua

 Era berean, hiriko eskolek aukera izango dute espezie hauek lantzeko 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat prestatutako material didaktikoarekin (Lehen Hezkuntzako 1-4 maila). Ikasleek gogokoen dituzten izenak ere aukeratu ahal izango dituzte. Material didaktiko hau Dbusen webgunean eskuragarri dago.

> LH 1. mailako fitxa deskargatu

> LH 2. mailako fitxa deskargatu

> LH 3. mailako fitxa deskargatu

> LH 4. mailako fitxa deskargatu

 

Autobusen ezaugarriak: 

Autobus hibrido horietan, propultsio elektrikoa eta diesela konbinatuta eta Euro 6 teknologiako motorrak erabilita, kontsumoak txikiagoak izango dira kenduko diren autobusenak baino, eta horrek erregaian %25-30 aurreztea ekarriko du eta, era berean, ibilgailu bakoitzak atmosferara 22 tona CO2 gutxiago igorriko du urtean, hirian aire garbiagoa eta osasungarriagoa egotea bermatzeko.buses_elec_112016

Era berean, flotara gehitu diren azken modeloetan bezala, autobus berriek usb kargagailuak dituzte bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. Ibilgailu bakoitzak bi USB kargagailu izango ditu: Bat, ibilgailuaren erdiko aldean eta, bestea, atzeko aldean. Kargagailu bakoitzak bi USB ataka ditu, hainbat gailu batera kargatu ahal izateko.