Berriak

Dbus, gidaritza eraginkorrean laguntzeko NONVIS sistema berritzailea probatzeko aukeratua

Etorkizuneko autobusa diseinatzea helburua duen EBSF-2 proiektu europarraren barruan (European Bus System of the Future 2), Dbusek proiektu pilotu bat jarri du abian hainbat ibilgailutan. Proiektuak hiru hilabeteko iraupena edukiko du, eta gidaritza eraginkorrean laguntzeko sistema berri bat probatzeko izango da. NONVIS izena du sistemak, eta gailu haptiko bat erabiltzen du gidariekin komunikatzeko.

EBSF-2 proiektu europarra 2015eko maiatzean hasi zen eta UITPk (Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna) Dbus aukeratu du bertan parte hartzeko. Proiektuak 42 bazkide ditu eta 12 hiri pilotutan frogatuko da: Donostia, Paris hiria eta bere metropoli eremua, Londres, Lyon, Bartzelona, Helsinki, Madril, Dresden, Ravenna, Göteborg eta Stuttgart. Proiektu berritzailea da, Europar Batzordeak Horizon 2020 programaren baitan finantzatuta, eta bere helburua da autobusak garraio publiko gisa duen efizientzia eta erakargarritasuna areagotzea, etorkizuneko premiei erantzungo dieten autobusen belaunaldi berri bat diseinatuta.

Gure hirian proiektuak hiru ardatz edukiko ditu, eta horietako bat NONVIS sistema da. Era berean, beste bi berrikuntza teknologiko lantzen ari dira: Tailerretan autobusei egiten zaizkien mantentze lanak optimizatzeko gailu adimendun baten garapena eta autobus elektrikoaren diseinu berri baten azterketa, mugikortasun urria duten bidaiarien irisgarritasuna eta mugimendua hobetzeko.

nonvis1NONVIS sistema Ceit-IK4 zentro teknologiak garatu du IRIZAR taldeko DATIK enpresarekin eta Dbusekin batera, eta gidariari laguntzeko Dbusek bere autobusetan 2013az geroztik instalatuta duen EKObus sistemaren osagarria da. EKOBusak bezala, erregai fosilen kontsumoa murriztea eta kutsatzaile gutxiago igortzea du helburu, eta horretarako alerten estrategia desberdina erabiltzen du gidariarekin komunikatzeko. 

EKObus sistemak, munduan aitzindaria baita, tablet bat dauka euskarri gisa. Tableta gidariaren postuaren ondoan dago, eta irudi bidez kontsignak ematen ditu, modu iraunkorragoan eta ezarritako ordutegiak betez gidatzen laguntzeko. Hau da, elkar osagarriak diren bi sistema ditu: batetik, gidaritza optimizatzen duen sistema bat; eta, bestetik, puntualtasuna hobetzen duen bat, antibunching deiturikoa, zeinak linea bereko autobusen artean errespetatu behar den distantzia mantentzen uzten duen, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatzeko.

EKObusek ez bezala, NONVIS sistema berriak ez du irudi bidezko mezurik erabiltzen. Beste kanal sentsorial batzuk erabiltzen ditu gidariari aginduak emateko, esaterako entzumena eta ukimena. NONVISek autobus barruko ekipoetako datuak analizatzen ditu eta, aldian-aldian, gidaritzaren eraginkortasun maila kalkulatzen du. Eraginkortasun maila horri EKO maila deitzen zaio. Modu ekologikoan eta ekonomikoan gidatzen denean, EKO mailak gora egiten du eta NONVISek soinu atsegina ateratzen du. Osterantzean, EKO mailak behera egiten duenean, sistemak eserlekua suabe bibrarazten du gidariari jakinarazteko. Adibidez, zakar frenatzen bada NONVISek ez dio berehala gogorarazteko abisurik bidaliko gidariari. Soilik EKO gidaritzak nabarmen hobera edo txarrera egiten badu bidaliko dio NONVISek abisu bat gidariari.

nonvis2nonvis3

Hilabete horietan, autobusen kontsumo datuak eta NONVIS sistemak gidariari bidalitako mezuak bilduko dira. Erromako La Sapienza Unibertsitateak ebaluatuko ditu emaitzak. Era berean, gogobetetze inkesta bat egingo zaie Dbuseko gidariei, sistemaren baliagarritasunaz eta erabileraz duten iritzia jasotzeko.  

Zentzu horretan, azpimarratu behar da urtearen amaieran Donostiako erakusleak nazioarteko ekitaldi bat antolatuko duela proiektuaren barruan garatutako neurrien aurrerapenen berri emateko.

Parte-hartzaileak: 

 

nonvis1colnonvis2  colnonvis3     nonvis5 nonvis4