Berriak

Dbusen autobus lineei buruz informatzeko liburuxka berriak

flyers_webDonostiako Udalak eta Dbusek liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana. Guztira, 30 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku nagusien artean autobusak, gutxi gorabehera, ematen duen denbora

Liburuxken helburua da autobusaren erabiltzaileek eta, batez ere, gaur egun garraio publikoa erabiltzen ez dutenek linea bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza izatea, hiriko garraio publikoa erabiltzea errazagoa izan dadin denontzat.

Guztira, 31.750 liburuxka argitaratu dira, eta eskuragarri egongo dira datozen egunetan auzoetako kultur etxeetan, herritarrari arreta egiteko zerbitzua duten udal eraikin batzuetan, Udalifon, Donostia Turismon, Mugikortasun Sailaren bulegoetan eta Dbusen.

Dbusen web orrian ere (www.dbus.eus) aukera dago handik banan-banan kontsultatzeko eta deskargatzeko. Liburuxkak, linea bakoitzaren informazioa eskaintzen den atalean dago, liburuxka bat linea bakoitzeko.