Berriak

Grupo Acha enpresaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

acha_bisita_2017Gaur, Grupo Acha Movilidad enpresaren ordezkaritza bat Dbusen egon da, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta Dbusen autobus elektrikoak ikusteko. Enpresak Derion du egoitza, eta autobus bidezko garraio zerbitzu bereziak ematen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibus programako operadorea ere bada.

 

Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutzeko interesa erakutsi du. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien eta tailerretako zein garbiketako langileen ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Era berean, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola autobusek puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetzen dutenak.

 

Horrez gain, ordezkaritzak aukera izan du Dbusen autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeintzuek ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu dituztenean, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek %100 eletriko diren 3 autobus eta 20 autobus hibrido ditu flotan, eta ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetakoa du. Hain zuzen, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira.

 

Ildo horretan, Grupo Acha enpresako arduradunek baieztatu ahal izan dute zerbitzu teknikoaren lana, zeina egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen den. Interesa agertu dute, halaber, lana antolatzeko eta ondoren sailkatzeko moduaz, zeinari esker dokumentazioa zehaztasunez artxibatu eta edozein unetan kontsultatzeko moduan eduki dezaketen.