Mugikorrentzako aplikazioak

1. DBUSen app ofizialadbus_moviles

Dbusek smartphoneetarako aplikazio berria jarri du martxan, eta aplikazio horri esker zerbitzuarekin zerikusia duen informazio guztia eskuratu ahal izango duzu denbora errealean, zauden lekuan zaudela. App eleaniztuna da: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri, eta telefonoaren konfigurazioan ezarrita dugun hizkuntza berean abiaraziko da. Dagoeneko eskuragarri dago aplikazioaren bertsio berria iOS eta Android smartphoneetarako.

Besteak beste, honako funtzionaltasun hauek izango dituzu:

Geltokien kokalekuen mapa: Dbuseko lineen sareari buruzko informazio osotuena eta dinamikoena, ibilbideen mapa interaktiboekin. Lineek geltoki bakoitzean dituzten ordutegiak ere kontsultatu ahal izango dituzu.

Geolokalizazioa: aukera honekin mapan non zauden, eta inguruan dituzun kale eta geltokiak eta autobusak iristeko orduak jakin ditzakezu.

Lineak eta ordutegiak: autobus linea guztien ordutegiak eta geltokiak erakusten ditu, bilaketa egiten ari den unekoak edo aukeratzen den egun eta ordukoak, bai eta lineen ibilbideak ere maparen gainean.
 
Geltoki gogokoenak:  gehien interesatzen zaizkizun geltokiak Gogokoen atalean gordetzeko aukera ematen dizu lokalizazio mapatik zein Dbuseko linea eta ordutegien informaziotik egiteko. Haien agertzeko hurrenkera aukeratu eta editatu, eta horiek zuzenean kontsultatu.
 

QR kodeak: kontsultatu geltokietan autobusak iristeko orduak denbora errealean QR kodeen bitartez eta autobusean zure helmugara iristeko zenbat denbora falta den.

Errealitate areagotua: geltokiak lokalizatu ditzakezu zure telefonoko kamerarekin.

Ibilbideen planifikatzailea: funtzio honen bitartez hiri osoan bidaiatu zaitezke autobusean, gailuari bakarrik ibilbidearen jatorria eta helmuga puntuak adieraziz. Hortik aurrera, sistemak bidaiarako ibilbiderik hoberenak eskainiko dizkizu.

Deskargatu dohainik zure mugikorrean Dbusen app ofiziala, smartphone hauen online dendetan eskuragarri (App Store eta Google Play).      

  boton1 boton2

 

2. Autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartezqr

Kontsultatu autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartez. Kodeak gaur egun informazio panel elektronikorik ez duten geltokietan daude erabilgarri, eta kode horien bitartez internet konexiodun telefono mugikorra dutenek kontsultatu ahal izango dute zenbat denbora falta den autobusa beraien geltokira heltzeko, modu erraz eta azkarrean.

  • Ireki QR/Bidi aplikazioa
  • Jarri mugikorra kodearen aurrean. Ziurtatu kode osoa mugikorraren kamararekin hartzen duzula.

Segundo gutxi batzuen ostean, geltoki horrekin lotutako linea guztien iritsiera denboren informazioa agertuko zaizu.