Nola bidaiatu autobusean

Dbuseko autobusetan bidaiatu behar denean, beharrezkoa da hainbat aholku jarraitzea, bidaia osoan zehar segurtasuna eta erosotasuna bermatuta egon daitezen.  Atal honetan Dbusen bidaiatzen duten pertsonen esperientzia hobetzen lagunduko duten gomendioak eskaintzen dira.

Dbuseko autobus guztiak urdinak eta berdeak dira. Logoan igel berde bat dute eta d.bus izena.

Dbuseko autobusetara beti aurreko atetik sartuko da, mugikortasun urriko pertsonak, haurren kotxeak edo bizikletak izan ezik.

Dbusen txartela autobus barruan ordaintzen da beti, dela txartela makinetan balioztatuta dela eskudirutan, gidariari ordainduta. Txartela sartzean baino ez da baliozkotzen, eta inoiz ez autobusetik jaisterakoan.

Gomendio Orokorrak

Prestatu zure bidai txartela edo bidaiaren dirua autobusera igo aurretik. Azkarrago igotzen eta zerbitzua puntuala izaten lagunduko duzu.

Itxaron autobusa geltokira heldu arte. Beste autobus baten atzean geratzen bada, bigarren autobusak irteerak edo sarrerak onar ditzake.

Autobus barruan zutik baldin bazoaz, erabili heldulekuak eta barrak eusteko.

Bidaia eskudiruz ordaindu nahi baduzu, gogoratu onartzen den billeterik handiena 20€-koa dela.

Ahal den neurrian, ez oztopatu pasilloak edo sarrerako eta irteerako ateak.

Mugikortasun urriko pertsonen sarrera

Aurreko edo erdiko atetik igo eta jaitsi zaitezke autobusetik, zuretzat erosoen den lekutik.

Autobusera gurpildun aulki batean bazoaz, jarri erdiko plataforman martxaren beste aldera jarrita, eta ordaindu billetea erdiko gunean dagoen makina balioztatzailean.

Erdiko atetik sartzeko arrapala bakarrik gurpildun aulkian edo taka-takarekin doazen pertsonak igotzeko eta jaisteko aktibatuko da.

Erabili heldulekuak autobusera igotzeko eta handik jaisteko.

Gurpildun aulkian doazen edo itsuak diren pertsonen laguntzaileak

Bidaiari itsuen edo aulki gurpildunetan doazenen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea eginkizun duten pertsona laguntzaileek ez dute bidaia txartelik ordainduko, eta itsuekin doazenek eserleku erreserbatuak ere erabili ahal izango dituzte.

Itsuari edo gurpildun aulkian doanari laguntzen dion pertsonak beti hari laguntzen egon beharko du. Itsua edo gurpildun aulkian doana autobusetik jaisten bada, laguntzailea ere berarekin jaitsiko da. Laguntzaileak bidaiatzen jarraitu nahi badu, bidai txartela ordaindu beharko du.

Haur aulkia daramaten pertsonen sarrera

Autobusa geltokira heltzen denean, gidariari jakinarazi erdiko atetik sartu nahi duzula.

Ordaindu zure billetea, txartela erdiko plataforman dagoen makinan balioztatuta. Txartela balioztatzean haurren billete birtual bat sortuko da; beraz, ez da beharrezkoa izango paperezko billetea eskatzea.

Behin autobusaren barruan zaudela, jarri kotxea haurra martxaren beste aldera begira dagoela, eta egoki lotu segurtasun uhala erabiliz. Arduradunak aulkiaren ondoan egon behar du bidaian zehar haurraren segurtasuna bermatzeko.

Bizikletak tolestu gabe eramanez gero, erdiko atetik sartuko dira. Horretarako, gidariari jakinarazi igotzeko asmoa duzula.

Bizikleta tolestuta eramanez gero, autobusaren aurreko atetik sartuko dira, edozein geltokitan, beti ere autobusean leku nahikorik baldin badago.

Tolestu gabeko bizikletak bakarrik pegatina bereizgarria duten geltokietan igo ahal izango dira, eta bakarrik autobusean lekua baldin badago.

Behin bizikleta lotuta, ordaindu zure billetea bidai txartelarekin, erdiko plataforman dagoen makinan balioztatuta.