Erabilpen Baldintzak

LEGEZKO INFORMAZIOA ETA ERABILERA BALDINTZAK

Xedapen hauen bitartez arautzen da DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAK Interneten bidez – www.dbus.es domeinuaren bitartez (aurrerantzean, “webgunea”)- erabiltzaileen esku jarri duen Web orrira sartzeko eta hura erabiltzeko arauak.

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak 10. artikuluan ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituena behartuta dago ondoren datorren informazioa etengabe, erraz, zuzenean eta dohainik eskuratu ahal izateko behar diren bitarteko elektronikoak zerbitzua erabiliko dutenen eta horretan eskumena duten organoen eskura jartzera:

Domeinuaren izena: www.dbus.es
e-maila: lopd@dbus.es
Jabea: COMPAÑÍA DEL TRANVÍA DE SAN SEBASTIÁN, S.A.U., Espainiako nazionalitatea duen merkataritza enpresa. Helbidea: Donostiako Fernando Sasiain kalea, 7. P.K.: 20015; Gipukoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1001. liburukian, 126. folioan, SS-572 orrian eta 1. inskripzioan. IFK: A-20003737.

Webgunera dohainik sartu ahal da; Erabiltzaileak bakarrik telekomunikazio sarearekin konektatzeko bere hornitzailearekin kontratatutako kostua ordainduko du.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk beretzat gordetzen du edukiak, erabilera baldintzak eta, oro har, Webgunearen diseinuko eta konfigurazioko edozein osagai edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea. Beraz, erabiltzaileari gomendatzen zaio Webgunea erabiltzen hasi aurretik beti Lege Ohar hau irakurtzea.

Webgunea erabiltzerakoan, Erabiltzaileak hitz ematen du ez duela egingo DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAREN edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer, ez eta webgunea kaltetu, hondatu edo gainkargatu edo, modu batera edo bestera, webguneak ohi bezala erabiltzea oztopatuko lukeen ezer ere.

ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Webgunea erabiltzen duenak bere gain eta galordez erabiliko du webgunea. Webgune honen erabiltzaileak, bertara sartzen denean, behartuta dago webgunea modu egokian erabiltzera, hau da, webgunea trafikoaren legeekin eta erabilerekin bat etorrita erabiltzera, eta DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko du, betebehar hori hautsi eta, ondorioz, kalte eta galerarik sortuko balie.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk egoki irizten dien segurtasun neurriak hartzen ditu birusik egonez gero antzemateko. Halere, Erabiltzaileak jakin behar du informatikako sistemen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, beraz, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ezin duela ziurtatu Erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bere dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan birusik edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik. Era berean, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk beretzat gordetzen du aldaketa tekniko edo matxurengatik zerbitzu osoa edo zati bat aldi baterako zein betiko eteteko eskubidea, baina aldez aurretik erabiltzaileei jakinarazi beharko die, ahal bada bere webgunearen bitartez edo, bestela, horretarako prestatuta izango duten beste bide baten bitartez.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webgune honen jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta Erabiltzailea bertara sartu edo beraiek erabiltzen baditu ere, ezin da inolaz ere ulertu erabiltzaileari baimenik edo eskubiderik eman zaionik DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAren jabetzakoa edo titularitatepekoa den edozein aktibo erabiltzeko. Eskubideen erreserba honek ez dio bakarrik kanpoko itxurari eragiten (look and feel); webgune honetan sartu edo webgune honen bitartez banatu daitezkeen edukiei ere eragiten die, formatua edozein dela ere, bai eta kodeari, diseinuari eta webgunetik zehar nabigatzeko egiturari berari ere.

Debekatuta dago Webgunean agertzen den informazioa bikoiztea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea eta jendearen eskura jartzea, bai eta webgunearen diseinuarekin eta diseinu horretan agertzen diren materialak aurkezteko modu eta aukerekin egin daitekeen edozer gauza ere, helburua eta bidea edozein direla ere, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAren berariazko baimenarekin ez bada.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ez du bere gain hartuko bere hornitzaileek webgunean jarritako irudi eta argazkien egileek duten jabetza intelektualeko eskubideak urratzen badituzte edo beste Erabiltzaile batzuek gauza bera egiten badute; izan ere, uste dugu irudi eta argazki horien titularrek edo legez horiek erabiltzeko eskubidea dutenek webgunearen hornitzaileei behar bezala eman izan dizkietela aldez aurretik.

Halaber debekatuta dago webgunearen funtzionamendurako, webgunera sartzeko edo webgunea erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak deskonpilatzea, desmuntatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, hirugarrenei baimenak ematea edo modu batera edo bestera norbere baimena hirugarrenen esku uztea, edo programekin egin daitezkeen lanak itzultzea edo egitea. Erabiltzaileak ezin du inolaz ere Webgunean instalatuta dagoen edozein babesgailu edo segurtasun sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

DATU PERTSONALEN BABESA

INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betetzeko, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk Erabiltzaileari jakinarazten dio zenbait fitxategi sortu dituela datu pertsonalak gordetzeko eta fitxategi horiek bere erantzukizunpean daudela. Halaber jakinarazten dio fitxategi horiek webgune honetako galdetegi elektronikoak bete edo posta elektronikoaren bidez mezuak bidali dizkigutenekin harremanetan egoteko eta harreman horiek gestionatzeko baino ez direla erabiliko. Esandako fitxategiak Datuen Babeserako Espainiako Agentzian inskribatuta daude.

HELBURUA

Erabiltzaileak DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAri ematen dizkion datuak erabiltzailearen eskaerak gestionatu eta eskatzen duten informazioa emateko erabiliko dira, beti ere on-line egiten diren kontsultei dagokienez, eta bidalitako galdetegien kasuan, berriz, bezeroen gogobetetzea eta erabiltzaileei egiten zaien arretari buruzko estatistikak ateratzeko prozeduretan erabiliko dira.

Erabiltzailearen baimena

Norbaitek esandako galdetegiak erabiltzen badu eta kontsultarako posta elektronikoak bidaltzen baditu, horrek esan nahi du pertsona hori ados dagoela adierazitako komunikazio bideetan txertatzen diren datuei ematen zaien tratamenduarekin. Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango.

Aurkakoa adierazi ezean, datu pertsonalen gainean eskatzen den informazioa norbere borondatez emango da. Derrigorrez bete beharreko eremuak betetzen ez badira edo datu okerrak ematen badira, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ezin izango du eskaera gestionatu edo eskatutako informazioa eman. Datu pertsonaletan aldaketarik gertatuz gero, datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi egin beharko dio, eta titularra izango da beti unean-unean ematen dituen datuen egiazkotasunaz eta zuzentasunaz arduratuko dena. Hirugarrenen datuak emanez gero, Erabiltzaileak adierazten du datu horien titularren berariazko baimena baduela datu horien komunikaziorako. Jakinarazten zaio bere datuen tratamenduaren aurka agertu daitekeela lehen adierazitako helburuetarako ez bada; beraz, datuak jaso eta hogeita hamar eguneko epean aurka dagoela adierazi ezean, datuok lehen esandako helburuetarako erabili ahal direla ulertuko da.

SARTZEKO ESKUBIDEA

Erabiltzailea bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, indargabetu eta aurkatzeko duen eskubideaz baliatu ahal izango da, beti ere Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legeak ezartzen duen moduan eta baldintzetan. Hori dena erosoagoa izan dadin, honako posta elektronikoko helbidera idatzita baliatu ahal izango da esandako eskubideez: lopd@dbus.es, edo, bestela, eskaera honako helbide honetara bidalita: Donostia (Gipuzkoa), Fernando de Sasiain kalea, 7. P.K. 20015. Telf: 943000200, Faxa: 943000201

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ez du “Spaming” taktikarik erabiltzen eta webgunea behin bisitatuta Erabiltzaileak ez dira erregistratuta gelditzen. Erabiltzaileak posta elektroniko bidez bidalitako informazioa edo gure zerbitzu profesionalen gainean kontsulta egiterakoan bidalitakoa baino ez du tratatuko DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk.

COOKIEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA

Webgune honek ez du cookierik erabiltzen.

SEGURTASUNA

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk bere datuak babesteko behar adineko segurtasuna dauka Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz, eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu Erabiltzaileak DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAri ematen dizkion datuak gaizki erabiltzea, galtzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko. Hala ere, jakinarazten dizu interneten segurtasun neurriak ez direla hautsiezinak.

Datu pertsonalen babesari buruzko edozein gairi dagokionez, gurekin jar zaitezke harremanetan gure posta elektronikora idatzita. lopd@dbus.es

LOTURAK

Webgune honetan dauden loturek edo estekek Erabiltzailea hirugarren batzuek gestionatutako beste gune eta web orri batzuetara eraman dezakete, baina DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ez du inolako kontrolik horien gainean. DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk ez du erantzuten ez webgune edo web orri horien egoerarengatik ez beraien edukiengatik, eta, haietara webgune honen bitartez sartzen bada ere, horrek ez du esan nahi DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk haiek dituzten edukiak gomendatu edo onartzen dituenik.

Debekatuta dago “framing” teknika erabiltzea http://www.dbus.es, webgunearen orri bat http://www.dbus.es, webgunearen titularraren bereko beste webgune bateko leiho batean aurkezteko, ez bada DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAren berariazko baimenarekin.

Debekatuta dago “in line linking” teknika erabiltzea http://www.dbus.es, webgunearen bidez hedatutako edozein eduki beste wwebgune batean txertatzeko, ez bada DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAren berariazko baimenarekin.

Baimenduta dago hipertestuko estekak ezartzea (hiperestekak) beste webgune batzuekin, beti ere http://www.dbus.es, webgunearen hasierako orrira edo, kasuan kasu, webgunearen barruko beste edozein orritara (deep link) bideratuta badaude eta dagozkien orrialdeak leiho oso batean eta dagozkien IP helbideekin agertzen badira. Kasu horretan, webgunerako hirperesteka ezartzeak ekar ditzakeen erantzukizunak eta arriskuak bere gain hartuko ditu.

LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA:

Erabilera baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren menpe daude.

Webgunera sartzearen ondorioz gerta daitekeen edozein arazo konpontzeko, Erabiltzaileak eta DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAk erabakitzen dute Donostiako Epaitegi eta Auzitegien esanetara jarriko direla, dagokien foruari berariaz uko eginda.

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet