Dbuseko teknologia

1Eraginkortasun gorena, zerbitzurik onena eta ingurumenaren aldeko apustua egiteko funtsezko tresna gisa teknologia berriak aplikatzearen aldeko apustu sendoa egin du Dbusek. Hori dela eta, Konpainiak sistema teknologiko aurreratuenak ditu hainbat arlotan:

21. Autobusetako teknologia
 
 
 
 
 
 
 

 

 

1. Autobusetako teknologiab

1.1. Teknologia garbiak autobusetan

Autobusa garraiobide gisa sustatzeko, zerbitzu eraginkorra eta aldi berean ingurumenean eragin gutxien duena eskaini behar da, ibilgailu pribatuarekin alderatuta.

Helburu hori buruan hartuta, azken hamarkadan, Dbusek flotara erregai kontsumoan eta kutsaduraren murrizketan teknologia aurreratuenak dituzten autobusak gehitu ditu.

Gaur egun Dbusek batez ere hiru motatako autobusak ditu:

Diesel autobus ekologikoa
Konpainiaren diesel autobusek mantentze-lan zorrotzak izaten dituzte, gehiegizko isuriak saihestuta eta erregaiaren erabilera optimizatua bermatuta. Era berean, ibilgailuen % 83 baino gehiago Euro 3 isurien teknologiaren gainetik dago, eta hirian aire garbiagoa bermatzen du horrek.

Dbuseko diesel flotaren azken txertaketa 2014ko martxoan izan zen Euro 6 teknologia duten 2 mikrobusekin; hori da isurien mailari dagokionez teknologia aurreratuena.

Autobus hibridoak
Dbusek MAN Lion’s City Hybrid autobus hibridoa du. Autobus eraginkorra da, diesel autobusek baino % 30 erregai gutxiago kontsumitzen duena.

Gainera, Dbusek beste hogei autobus hibrido sartu ditu, SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modelokoak eta Euro 6 teknologia dute; hala, gero eta garbiagoa eta eraginkorragoa den flota sortuko du.

Autobus elektrikoa
2014ko uztailetik, Irizarrek egindako % 100 elektrikoak diren hiru autobusak dabiltza Dbuseko lineetan. Autobus elektrikoa isila eta ingurumenera isuririk egiten ez duena da, Konpainiak iraunkortasunarekin eta donostiarren bizi kalitatearekin duen konpromisoa agerian jartzen duena.

1.2. Energia berreskuratzeko eta erregaia aurrezteko sistemak

Autobus bakoitzaren eraginkortasuna teknologia osagarriei esker hobetu eta indartu daiteke. Horiei esker, ibilgailuaren jokabidea optimiza daiteke, eta beraz, ingurumenean duen eragina murriztu.tecnologiadbus7

Dbusek flotaren eraginkortasun energetikoa eta zerbitzuaren puntualtasuna hobetzeko sistema berritzailea instalatu du autobusetan. Donostian ezarritako sistema berria, EKObus izenekoa, aitzindaria da munduan, lehen aldiz instalatu baita.

EKObusek Tablet bat du euskarri gidariaren alboan, eta agindu bisual batzuen bidez, gidatze iraunkorragoa eta ezarritako ordutegien araberako zirkulazioa lortzeko gida gisa balio du. Gaur egun, Dbuseko linea nagusietako autobusetan txertatuta dago, baita hiriko hainbat lineatan ibiltzen den autobus hibridoan ere. Elkarren artean osagarri diren bi sistemaz osatuta dago, gidatzea eta puntualtasuna optimizatu ahal izateko.

1. Gidatze eraginkorragoa izateko laguntza sistema
Erregaien kontsumoa eta atmosferara gas kutsagarrien isuriak murriztea ahalbidetzen duen sistema da. Ikono gisa bistaratzen diren mezuei esker, sistemak gidariari jakinarazten dio une bakoitzean gidatzeko modurik onena zein den, hobeto gidatzeko, erregaia aurrezteko eta matxurak murrizteko.

2. Geltokietan ordutegiak hobeto betetzeko Anti-bunching sistema
Puntualtasuna hobetzeko sistemari esker, linea bereko autobusen artean behar den distantzia manten daiteke, eta hala, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatu. Hala, semaforo baten antzera funtzionatzen duen sistemaren bidez, gidariari adierazten dio abiada bizkortu edo moteldu behar duen, maiztasuna mantentzeko beharrezkoa duen gelditzeko denbora eta geltokitik irteteko unea.

1.3. Gaitasun Handiko BRT sistemamapalineas

Dbuseko linea erabilienetan, 5 eta 28 lineetan, BRT sistema dago, kalitate handiko autobusen sistema, zirkulazio azkar, eroso eta eraginkorrean oinarrituta; horretarako, zirkulazio errei propioak dituzte, eta horrek pasatzeko lehentasuna ematen die eta erabiltzaileentzat zerbitzu bikaina eskaintzen dute.

Honako hauek dira beste garraio sistema batzuekiko dituzten ezaugarri eta abantaila nagusiak:

•Autobus “garbiak”, oso kutsatzaileak ez diren eta gaitasun handikoak diren ibilgailuak.
Erreserbatutako plataformetan ibiltzea (autobus erreiak)
Puntualtasun eta fidagarritasun indize altuak
Denbora errealeko informazio sistemak geltokietan eta ibilgailuetan
•Ordainketa sistema arinak
•Zentralizatutako kontrol sistema (SAE) eta ITSen erabilera (Garraio Adimenduneko Sistemak)
•Azpiegitura obra handiak behar dituzten trenbide garraiobideekiko mantentze kostu eta inbertsio kostu baxuak.

Gainera, BRT sistemetan autobusen ohiko sistemetako alderdi batzuk nabarmen hobetzen dira, eta ibilgailuen gaitasuna areagotzen da, semaforo bidezko lehentasunaren bidez merkataritzaren abiadura hobetuta, erreserbatutako plataforma babestuta, geldialdien irisgarritasuna hobetuta, kutsatzaileen isuria murriztuta eta ibilgailu eta zerbitzuen irudia hobetuta.

 

 

2. Irisgarritasuna hobetzeko teknologiak6

Kalitateko garraio publiko batek bermatu behar du pertsona guztiek erabili ahal izatea, edozein egoera izanda ere. Hori dela eta, Dbuseko flotaren % 100ek dute gurpildun aulkia duten pertsonentzako sarbide arrapala bat, gurpildun aulkientzako eta haur kotxeentzat erreserbatutako plataforma bat eta mugigarritasun murriztua duten pertsonentzako erreserbatutako eserlekuak.

Autobusera sartzeko eta jaisteko teknologiez gain, Dbusek itsuentzako eta ikusmen urritasuna dutenentzako audio sistemak ezarri ditu ikusmen ezintasunak dituztenentzat garraio publikorako sarbidea errazteko. Audi bidezko informazio zerbitzuak hiru sistema ditu: Geltokietako informazio paneletan, autobusa iritsiko dela iragartzeko, autobusaren kanpoaldean ibilgailuaren linea zenbakia eta helmuga adierazteko, eta autobusaren barruan, hurrengo geltokia adierazteko.

Audio zerbitzua aginte baten bidez aktibatzen da, aginte hori itsuek izaten dute eta semaforoetako hotsa aktibatzeko erabiltzen den berbera da. Sistema honek Dbuseko zerbitzuen irisgarritasuna eta erosotasuna zabaltzen du, pertsona orok bidaia dezan zailtasunik gabe Dbuseko autobusetan.

 

 

3. Erabiltzaileei informazioa emateko teknologiakdbus_moviles

Teknologia berriei esker, erabiltzaileek denbora errealean jakin dezakete lineari buruzko informazio guztia, hiriaren leku batetik bestera nola joan eta zailtasunik gabe bidaia antolatu.

Dbusek hainbat tresna ditu kontsultarako eta informaziorako, erabiltzaile mota bakoitzerako egokituta:

Webgunea, linea, ordutegi, ibilbideei buruzko informazio eta ibilbidea planifikatzeko tresna guztiekin.
•Android eta iOS mugikorretarako aplikazioa, edozein leku eta unetan bidaia bat planifikatzeko, ordutegiak edo autobusaren hurrengo iritsiera kontsultatzeko.
Plataformak erabilera handieneko sare sozialetan, berehalako komunikazioa eta erabiltzaileekin zuzeneko elkarrekintza izatea ahalbidetzen dute
QR kodeak autobusa geltokira iritsiko den denbora kontsultatzeko.
Doako WiFi sistema, bai geltokietan, bai autobusetan
Autobusen barruan informazio sistema bisuala, TFT pantailen bidez, autobusaren ibilbidearen denbora errealeko informazioa eskaintzen dute, hurrengo geltokiak, Dbuseko lineei buruzko informazioa eta aisialdiko eta entretenimenduko edukia.

Lineari buruz eguneko 24 orduetan erabiltzaileei informazioa ematen dieten informazio sistemez gain, Dbusek enpresa eta garatzaile independenteei Open Data plataformara sartzeko aukera eskaintzen die, bertan erabiltzaileei hiri barruko ibilbideetarako garraio publikoa erabiltzeko aukera hobetu eta erraztuko dieten aplikazio eta funtzionalitateak gara ditzaten.

 

 

4. Autobusean bidaia ordaintzea errazteko teknologiakSin título

Ordainketa teknologiak gero eta azkarragoak, bateratuagoak eta errazagoak dira. Dbuseko ordainketa sistemen bilakaerari esker, erabiltzaileei hainbat ordainketa metodo erabil ditzakete haien bizi estilora egokituta:

Kontakturik gabeko txartel bidez ordaintzea

Gaur egun Dbuseko bidaia ordaintzeko erabiltzen diren txartel guztiak kontakturik gabekoak dira, nahikoa da txartela balidatzeko makinara hurbiltzea, makinan sartu beharrik izan gabe. Sistema horrek autobusera azkarrago igotzea ahalbidetzen du, ilararik ez da sortzen eta bidaiarien autonomia areagotzen du.

Gainera, kontakturik gabeko txartelek erabileraren eta profil motaren arabera pixkanakako beherapenak dituzte, beraz, garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta beherapen handiagoak lortuko dira.

> Ikusi txartel motak eta beherapenak

Txartela NFC mugikorrekin ordaintzea

Orain gutxi, Dbusek NFC mugikorrekin ordaintzeko sistema txertatu du; horrekin, garraio publikoaren erabiltzaileak telefono mugikorra soilik erabilita ordain dezake bidaia. Teknologia horri esker, mugikorrak garraio txartelaren funtzioa izan dezake, eta hala, txartela birkargatzea eta bidaia ordaintzea errazago egiten da, zuzenean mugikorretik egin baitaiteke.

NFC mugikorrekin ordaintzeko sistema orain proba fasean dago, eta etorkizunean erabiltzaile guztientzat aplikagarri egongo dela espero dugu.

Operadoreen integrazioa

Gipuzkoako garraio publikoko operadoreen ordainketa metodoak eta tarifak integratu direnez, erabiltzaileek orain txartel berarekin probintziako garraio publiko guztietan bidaia dezakete. Hala, Donostian Dbusen bidaiatzen duen erabiltzaileak beste herri batera joateko bidaia txartel berarekin ordain dezake, eta dagozkion beherapenak metatu. Ontzi aldaketak ere errazagoak dira, operadore beraren barruan egindako aldaketak doakoak baitira eta operadore desberdinen artean eginez gero beherapen handiak izaten dituzte.

 

 

5. Kudeaketa hobetzeko teknologiak3

Dauden baliabideak optimizatuta, errendimendu handiena ateratzeaz gain, zerbitzu fidagarriagoa eta eraginkorragoa eskain dezakegu. Dbusen programa urreratuenekin lan egiten dugu autobusak nahiz ordutegi eta langileak kudeatzeko.

Ustiaketan Laguntzeko Sistema (SAE), flotaren kudeaketa eraginkorra

Bidaiariak modu erregularrean garraiatzeko zerbitzuaren kudeaketa integrala egiteko tresna da, lokalizazio teknologietan (GPS), informazio geografikoko sisteman (GIS) eta GPRS komunikazio mugikorretan oinarrituta.

Sitemari esker, zerbitzua bermatu eta baliabideak optimiza ditzakezu, zirkulazioan dauden autobusei etengabeko jarraipena eginda. Sistema horri esker, Dbuseko profesionalek berehalako erantzuna eman diezaieke zirkulazio gorabeherei eta ibilgailuen gorabeherei, gorabehera horien eraginez atzerapenak minimizatuta eta pertsonei zerbitzu hobea eskainita.

Baliabide eta ordutegiak optimizatzeko sistemak

Dbusek software aurreratua du autobusen flotaren eta eskuragarri dauden langileen erabilera ahalik eta onena egiteko, eta ahalik eta gehien murriztuta autobus bakoitza eta gidari bakoitzak lanaldian zerbitzuz kanpo emandako denbora.

Linea bakoitzaren ordutegien plangintza optimizazio kontzeptu berarekin egiten da, geltokian autobusen itxarote denbora murriztu eta eskainitako zerbitzuaren estaldura hobea lortzen baita.

 

 

6. Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko teknologiak

Autobus erreiakDBUS-713-10

Donostian hainbat autobus errei daude hiri osoan. Gaur egun, Donostian 12 km autobus errei daude, autobus eta taxientzako eremu esklusiboa, eta horri esker, autobusen zirkulazioa arina da zirkulazioa, oro har, motel dabilenean ere.

Gaur egun, Dbus autobusetan erabiltzaileek egindako kilometroen % 21 autobus erreietan egiten dira, eta horri esker, ibilbide denborak murriztu eta kalitatea areagotzen da.

Semaforo bidezko lehentasunen sistema

Garraio publikoaren puntualtasuna giltzarria da herritarrei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko. Hori dela eta, Dbusek semaforo bidezko lehentasunen sistemak ditu, bidegurutzeetan semaforoak autobusen itxarote denboretara automatikoki egokitzeko, eta horri esker, itxarote denborak aurrez daitezke.senora

Gaur egunean, Dbuseko autobusek lehentasuna eska dezakete hiri osoko 82 bidegurutzetan, eta gainera, San Martin eta Hondarribia kaleen artean semaforo esklusiboa dute.

Udaltzaingoarekin koordinatuta

Dbuseko kontrol zentroa arduratzen da linea guztiek behar bezala funtzionatzeaz, eta aldi berean, Donostiako Mugikortasun agenteekin eta udaltzaingoarekin etengabeko harremanetan dago.

Edozein gorabehera izanez gero, Dbuseko ikuskatzaileek aplikazio informatiko bat dute udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eta agintaritzaren esku-hartzea eskatzeko.

Autobusera sartzeko denbora hobetzea

Autobusera sartzeko denbora murriztea eta ilarak saihestea giltzarria da zerbitzuetan atzerapenak saihesteko. Hori dela eta, Dbusek autobus guztietan instalatu ditu irakurketa azkarreko balidatzeko makinak. Erdiguneko atearen sarbidean ere balidatzeko makinak instalatu dira, mugigarritasun gutxiko pertsonentzat eta haur kotxeak dituzten pertsonentzat, beraz, orain txartela ordaintzeko gidariarenganaino joan beharrik ez dute.

Eskudirutan gutxiago ordaintzea edo eskudirurik ez erabiltzea

Gaur egun, Dbusen bidaien % 10,7 baino gutxiago ordaintzen dira eskudirutan. Kontakturik gabeko txartel adimendunak eta ordainketa sistema berriak sartuta, hala nola NFC mugikorrekin ordaintzea, errazagoa da erabiltzaileentzat bidaia ordaintzea.

Autobusen barruan segurtasun kameren sistema

2010etik, Dbuseko autobusen flotaren % 100ek barruan zaintzeko kamerak ditu. Zaintzak edozein gorabehera arraro gertatuz gero erabiltzaileen eta gidarien segurtasuna bermatzen du.

Autobusetan parekatzearen aurkako sistema

Anti-bunching edo parekatzearen aurkako sistema EKO-busen barruan txertatuta dago, zerbitzuaren puntualtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Tablet bat erabiltzen du euskarri gisa, gidariaren alboan, eta handik, gidariari jakinarazten dio linea bereko autobusen arteko distantzia ez denean egokia puntualtasuna mantentzeko, eta mezuak eta gomendioak egiten ditu, hori saihesteko.

 anti

 

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet