I+G Proiektuak

Dbusen egunero ibiltzen diren pertsonekin eta gizartearekin konprometituta dagoela ondo ikusten da, halaber, Dbusek tokiko eta nazioarteko erakunde eta entitateekin elkarlanean garatzen ari diren proiektuetan.  

Gaur egun, Konpainia hainbat proiektutan parte hartzen ari da aktiboki, esaterako hauetan:

5G Euskadi proiektua

Dbus “5G Euskadi” proiektuan parte hartzen ari da, zeinaren bidez 5G sare esperimental bat hedatuko baita Euskal Herriko hiru parke teknologikotan (Miramon, Zamudio eta Miñao) eta Abadiñoko herrian. Euskadiko lehen 5G proiektu pilotua da, eta bere helburua da Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala bultzatzea. Proiektuan 13 agente parte hartzen ari dira eta 9 erabilera kasu inplementatuko dira, eta kasu horietako hirutan Dbusek parte hartuko du.

5G sareek etorkizunean izango dute garapenaz eta teknologia hori mugikortasunaren, energiaren, industriaren eta zibersegurtasunaren eremuetan aplikatuz lurraldearen garapen sozialerako eta ekonomikorako izango duen garrantziaz gogoeta egin ondoren jaio da “5G Euskadi” proiektua. Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren mendekoa den Red.es erakunde publikoak deituriko programaren zati bat da.

Zehazki, proiektu berritzaile honen bitartez Dbusek hiru proba egingo ditu 17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan. Izan ere, linea horiek Miramon aldean zerbitzua ematen dute, eta Miramon da, hain zuzen, proiektuaren barruko ekintzen inplementaziorako lekuetako bat.

  • Bideozaintzako sistema: Dbuseko autobusek kamerak dituzte autobusaren erabiltzaileen eta gidarien segurtasuna bermatzeko. Segurtasun kamerek bereizmen handiz hartutako irudiak prozesamendu zentrora denbora errealean transmititzea izango litzateke batez ere erabilera kasu hori.
  • Autobusaren barruko Wifi konexioaren hobekuntza: Dbuseko autobusek wifi konexioa dute erabiltzaileen esku. Konexio hori 4G sare batean sortu da, eta horrek bere erabilera mugatzen du erabiltzaile bat baino gehiago ari bada konektatzen saiatzen. Proiektuaren bitartez 5G konexioa egiaztatuko litzateke, zeinak erabiltzailearen esperientzia hobetuko lukeen.
  • Ibilgailuen mantentze lanak: 5G sarearen erabilera autobusaren hainbat parametro monitorizatzeko eta horren bidez autobusaren mantentze lanak hobeto egiteko.

Dbusekin batera, proiektuko bazkide parte hartzaileak dira Euskaltel, R, Orange, MásMóvil, ZTE, Gestamp, Ikusi (Velatia Taldea), CAF, Datik (Irizar Taldea), CEIT eta Vicomtech. Enpresa horiek, gainera, Iberdrola, Basque Security Center (Eusko Jaurlaritza), Tecnalia eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmenak ezarri dituzte. Proiektuak, halaber, erakunde hauen babesa dauka: Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila), Donostia-San Sebastiango Udala, Gipuzkoako Aldundia, Bizkaiko Aldundia, Arabako Aldundia, Zamudioko Udala eta Abadiñoko Udala.

Proiektuak 30 hilabete iraungo du, eta 7,1 milioi euroko aurrekontua dauka guztira. Aurrekontu horretatik, Dbusi 338.316€-ko aurrekontua dagokio, eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioak eta Eskualde Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) elkarrekin finantzatuko dute, Espainiako Eskualde askotako Programa Operatiboaren kontura (POPE).

Sartu 5G Euskadi proiektuaren webgunera

Proiektuaren bideoa Dbusen

emobask2

E-MOBASK proiektua, mugaz gaindik garraio publiko praktikoa eta iraunkorra bultzatzen duen proiektua

Dbus eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritza (GGLA), Euskal Kosta-Aturriko Mugikortasun Sindikatua (SMPBA), E-MOBASK proiektuan parte hartzen ari dira Euskal Eurohiriaren garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta errazteko.

Partzuergoa POCTEFA 2014-2020 programaren deialdian onartua izan da. Proiektuak 3 urteko iraupena edukiko du eta 1.182.358€-ko diru laguntza bat eskuratuko du. Ekintzak Donostia-Irun-Baiona igarobidetik zehar egingo dira.

E-MOBASKek hiru ardatz nagusi ditu:

  • Informazioa hobetzea erabilgarri dauden komunikazio euskarrien bitartez: mugaz gaindiko informazioa osotuagoa eta ulerkorragoa izan dadin itzuli behar diren edukien analisia, eta webguneetako eta appetako informazioa hobetzea, bai eta webgune eta app horien bitartez MUGI zerbitzuetara sartzeko bideak eta zona bietako seinaleak ere, geltokietan –seguruenik eguzki panelak– eta autobusen pantailetan bidaiarientzako informazio panelak instalatzeaz gain.
  •  Ticketing integratua eta ordainketa modu berriak: Interoperabilitatea SMPBAren aldeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ticketing sistemen artean, BAT-BARIK-MUGI ticketing sistema horretarako sarbidea hobetzea; eta kontakturik gabeko EMV banku txartelekin eta QR kodeekin ordaintzeko modua ezartzea Donostian.
  •  Elektromugikortasuna eta garraio publikoaren energi efizientzia hobetzea: Dbusek eta SMPBAk martxan jarritako autobus elektrikoen inplementazioa aztertzea eta konparazio azterketa bat egitea Donostiako eta Baionako emaitzak aztertzeko. Era berean, bi sistema berri ezarriko dira Dbuseko diesel autobusetan, energi efizientzia hobetzeko: Batetik, Start-Stop sistema flotaren 2 autobusetan ezarriko da –sistemarekin motorra gelditu daiteke geldialdietan erregai kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko; eta bestetik, EKObus sitema autobus flota osoan ezarriko da –soluzio teknologiko horrek eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema bat dauka eta anti-bunching sistema bat (bat ez egiteko sistema) linearen maiztasunari eusten saiatzeko eta, beraz, geltokietako ordutegiak hobeto betetzeko–. EKObus aktibatu egiten da autobusa martxan dagoela, eta horregatik Start-Stop sistemaren osagarria da.

Proiektuaren barnean lurralde arteko gida bat sortu da, erabilgarri dauden garraio zerbitzuen eta loturen inguruko informazio guztiarekin. 

Gida ikusi (pdf)

Sartu E-MOBASK proiektuaren webgunera

emobask2

REPLICATE proiektua, hiri adimentsuaren eredu bat garatzeko

Dbusek “REPLICATE” proiektuan hartuko du parte, Donostiako Udalarekin batera, hiri
adimentsuaren eredu bat garatzeko. Ekimenaren helburua da efizientzia energetikoa,
mugikortasun iraunkorra eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) bultzatzea hirietan, energia berriztagarrien erabilera sustatuz kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko.

“REPLICATE” proiektuan 36 bazkidek hartzen dute parte. Donostia, Bristol (Ingalaterra) eta Florentzia (Italia) hiri liderrak dira proiektuan, eta Essen (Alemania), Laussane (Suitza) eta Nilüfer (Turkia) hiriek, berriz, hiri jarraitzaile gisa hartzen dute parte. Hiri lider bakoitzak distritu bat aukeratuko du neurriak ezartzeko, eta Donostiak Urumearen ibai bazterra aukeratu du.

Europar Batasunak 11 milioi euro jarriko ditu guztira proiekturako, eta horietatik 1.085.000€ Dbusentzat izango dira, 12 metroko bi autobus elektriko berri eta bi karga estazio jartzeko.

Ibilgailu horiei eta pasa den urtetik Dbuseko lineetan jada martxan dagoen autobus %100 elektrikoari esker, Dbuseko 26 linean (Amara-Martutene) autobus elektrikoak eta hibridoak baino ez dira ibiliko.

logo2 actividades-2015

Amaitutako proiektuak

MANBUS proiektua, autobusen mantenimendurako laguntza sistema

Dbus MANBUS proiektuan parte hartzen ari da TCMAN enpresarekin eta CEIT Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroarekin batera. 3 enpresek partzuergo bat eratu dute, autobusen flotak zaintzeko prozesua optimizatzeko soluzio berritzaileak garatu eta baliozkotzeko asmoarekin,

Horretarako, aurreikusi da produktu berri bat garatzea, zeinak teknologia berriak txertatuta izango dituen, langileek autobus flotetan egiten dituzten mantentze lanak ahalik eta modu intuitiboenean egitea eduki dezaten.

Alde interesdun guztien ordezkariak daude partzuergoan (garatzailea, integratzailea, ustiatzailea, azken erabiltzailea), eta horiek garbi identifikatu dute zer arazo dauden mantentze lanetako prozeduretan eta zer berrikuntza premia dagoen

Garatuko diren konponbideak mugikortasunaren, informazio sistemen, ikuspen artifizialaren, errealitate areagotuaren eta ahots prozesamenduaren alorretan dauden teknologiarik berritzaileenetakoak dira. Aurreikusi da, halaber, azken balidaziorako fase bat, merkatuan sartu aurretik, prototipoen garapen hutsa izan ez dadin.

Proiektu berritzailea da, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak 2015EKO LANKIDETZA ERRONKAK programaren barruan finantzatuta, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) kofinantzatuta. 2015eko urriaren 1ean hasi zen proiektua, eta 30 hilabetekoiraupena du

 logo1

logo2

EBSF 2 Proiektua – Europako Etorkizuneko Autobusen Sistema

Europako Etorkizuneko Autobusen Sistemari buruzko EBSF 2 proiektuan (European Bus System of the Future 2) parte hartzen ari da Dbus, eta, berarekin batera, proiektuko
partaide dira, halaber, CEIT Zentro Teknologikoa, IRIZAR autobus eta autokarren fabrikatzailea, UITP Garraio Publikoaren Nazioarteko Erakundea, eta Datik eta Digimobee
enpresa teknologikoak. Proiektuak 36 hilabeteko iraupena du (2015-2018), 42 bazkide ditu, eta 12 hiri pilotutan erakutsiko da. Donostia da hiri horietako bat.

Proiektu berritzailea da, Europar Batzordeak Horizon 2020 programaren baitan finantzatuta, eta bere helburua da autobusak garraio publiko gisa duen efizientzia eta erakargarritasuna hobetzea, etorkizuneko premiei erantzungo dieten autobusen belaunaldi berri bat diseinatuta.

logo 1

SITE proiektua (Smart Travelling in Atlantic Cities)

2012 eta 2014 artean, Dbus eta Donostiako Udalak SITE proiektuan hartu dute parte. SITE proiektu europar bat da autobusetako sistema teknologikoak eta ordainketa sistemak hobetu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Proiektua Europar Batasunak aukeratu du INTERREG ekimenaren baitan garatutako Atlantic Area Programen barruan, eta kalifikaziorik handienarekin baloratu dute.  Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta dago.

SITE proiektuan Donostiak beste hainbat hiri europarrekin batera hartu du parte, hauekin hain zuzen ere: Ingalaterrako Liverpoolekin, Frantziako Nantesekin, Espainiako Gijonekin, Portugalgo Aveirorekin eta Irlandako Dun Laoghairerekin.

SITE proiektuari esker, Europar Batasunetik diru ekarpen handia baitauka, Dbusek eta Donostiako Udalak hainbat ekimen garatu eta hainbat teknologia inplementatu ahal izan dituzte elbarriek eta mugitzeko gaitasun urria duten pertsonek autobusak errazago ibiltzeko, bidaien denborak laburragoak izateko, eta informazio sistemak eta billeteak erosteko sistemak errazteko, bide batez erabiltzaileek Donostiako hiri garraioarekin esperientzia hobea izatea lortuta.

Ikusi erlazionatutako albisteak

mapa

SmartCem proiektu

Dbus, Donostiako Udalarekin eta Europako beste hiri eta erakunde batzuekin batera, SmartCEM (Connected Electro Mobility) izeneko proiektu pilotu berritzailean parte hartu du. Proiektua 2012ko urtarrilean jarri zen abian eta 30 hilabetetan garatuko zen. SmartCEM proiektua Europar Batzordeak berrikuntzako programa pilotuei buruz egindako 2011ko deialdian aurkeztu zen, eta aukeratuetako bat izan zen.

Dbusekin eta Donostiako Udalarekin batera, beste hiri eta erakunde batzuek ere parte hartu dute proiektuan.

Besteak beste, honako hauek: Bartzelonako eta Turingo hiriek, Newcastleko Unibertsitateak, Tecnaliak edo Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak, Belgikako Ertico erakundeak, NEC Europek eta Erresuma Batuko Gateshead Collegeak, edo Kataluniako Idiada eta RACC enpresek, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere.

Proiektuak mugikortasun elektrikoaren gainean aritu da, datozen urteetan hirietan mugikortasun mota hori garatzea espero baita, eta funtsean ibilgailu elektrikoen portaera zein auto gidariek ibilgailu horietara nola moldatzen diren baloratzea izango da, ohiko erregaiaz funtzionatzen duten ibilgailuak erabiltzeari utzi eta ibilgailu elektrikoak erabiltzen hastean beste premia batzuk agertuko diren heinean. 

Proiektuan, Dbusek autobus hibridoak Donostiako garraio publikoaren eguneroko zerbitzuan duen portaera aztertu du nagusiki.

Etorkizunean mugikortasun elektrikoaren inguruan sor daitezkeen negozio aukera berriak ere aztertu dira.

Sartu SmartCem proiektuaren webgunera

Ikusi erlazionatutako albisteak

logosmart

CIVITAS-Archimedes proiektua

Dbusek Europako Batzordeak bultzatuta nazioartean garatu den CIVITAS proiektuan hartu du parte. CIVITAS ekimenak hiri garraio sistema iraunkorra, garbia eta ekonomikoa bultzatzen laguntzen die hiriei, politika eta teknologia anbiziotsu eta integratuetan oinarritutako neurri sortak inplementatuta eta ebaluatuta. Hartutako neurriekin garraio eskariari zein garraio eskaintzari ekiten zaio. Beraien helburua da hiritar guztien bizi kalitatea hobetzea. Ekimenean parte hartzen duten hirien kopurua gora eta gora egiten ari da, eta gaur egun Europak 60 bat hiri dira CIVITAS komunitateko kide.

Proiektu barruan ezarritako zortzi kategorietatik, Donostiako hiriak Archimedes izenekoan hartu du parte, non jardueren konbinazio handinahia egiten baita garraio modu iraunkorren kuota modala handitu eta neurri ertaineko hiriguneetan bidai zerbitzu seguruagoak eta erosoagoak eskaintzeko helburuaz. DBusek “Erregai alternatiboen eta ibilgailu garbi eta energetikoki efizienteak direnen erabilera” izeneko lan arloari lotutako jarduerak gidatu ditu. Proiektuak 83 neurri izan ditu Europar Batasunaren legeak betetzen laguntzeko (erregai alternatibo gehiago, CO2 gutxiago igortzea, eta kutsadura eta zarata gutxiago) eta eraginkortasun energetikoa handitzeko.

Dentro del Proyecto Dbus ha implantado también los corredores de transporte de alta calidad BRT en las líneas 5 y 28. Asimismo ha incorporado autobuses ecológicos con tecnología EEV y ha adquirido el primer autobús híbrido que circula por las calles de San Sebastián desde 2011.

Otras medidas implementadas por Dbus en este Proyecto han sido la mejora de servicios de autobús a los polígonos industriales y áreas empresariales así como la implantación de nuevos medios tecnológicos para mejorar al servicio.

ARCHIMEDES proiektu integratzailea da, bere baitan Europako sei hiri hartu baititu, arazoei aurre egin eta ingurumen iraunkorragoa sortzeko, energia eraginkorreko garraio sistemak sustatzeko dauden aukerez baliatu ahal izateko.

Proiektuaren barruan Dbusek BRT kalitate handiko garraio korridoreak ere ezarri ditu 5 eta 28 lineetan. Era berean, EVV teknologia duten autobus ekologikoak sartu ditu eta lehen autobus hibridoa erosi du, 2011z geroztik hiriko kaleetatik dabiltzana.

Dbusek proiektu honetan inplementatutako beste neurri batzuk izan dira autobus zerbitzuen hobekuntza, autobus lineak industrialdeetaraino eta enpresa guneetaraino eramanda, bai eta zerbitzua hobetzeko bitarteko teknologiko berrien ezarpena ere.

CIVITAS proiektua dela-eta Europar Batasunak 4.266.116€-ko ekarpena egin dio Donostiako hiriari, eta ekarpen horretatik DTK-k  1.562.097€ eskuratu ditu Proiektuak iraun dituen lau urteetan.

Dbusek bultzatutako eta erabakitako neurrien arrakastari eta mugikortasun iraunkorragoa lortzeko asmoz Donostiako Udalak egindako ahaleginari esker, hiriak sari bat eskuratu zuen garraio iraunkorrik hoberena izateagatik, Gasteizen 2012ko irailean egin zen Civitas Foroan. Epaimahaiak, aditu independenteek osatuta zegoenak, Donostiako hiria aukeratu zuen Europan mugikortasun iraunkorraren alorrean jarraitzeko moduko inspirazio eta eredu gisa.

CIVITASen Urteko Hiria saria garraio iraunkorragoaren alde Europan ematen den saririk garrantzitsuena da. Azken urteotan, Donostiaren aurretik, Ultrecht, Bolonia eta Gante hiriek eskuratu dute sari hori.

logo_archimedes