Oharrak

Gorabehera bat Dbusen app-ean

Geltokien datuekin zegoen arazo bat dela eta, Dbusen App ofizialean akats bat gertatzen ari zen eta Androiderako bertsioan Appa bat-batean ixten zen, baina akatsa identifikatu egin da eta jada konponduta dago. Akatsa zuzendu ondoren, Androiderako aplikazioa oraindik ixten bazaizu mugikorrean, berriro instalatu beharko duzu PlayStoretik deskargatuta edo Appeko datuak ezabatu beharko
Irakurri gehiago

Aldaketak 33 linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan

Martxoaren 9tik aurrera, larunbata, aldaketak egongo dira 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan. Igaratik irteten diren zerbitzuak 11etatik 20:30 bitartean, ohi baino 5 minutu lehenago irtengo dira. Hau da, xx:55ean eta xx:25ean izango dira irteerak, 30 minutuan behin.      
Irakurri gehiago

Aldaketak 16 linean lanak direla eta

Martxoaren 21ean, osteguna, hasi eta lanak bukatu arte (lanegunetan bakarrik) 8:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, 16-Igeldo linearen ibilbidea aldatuko dela Erdialderantz. Iruña kaletik joango da eta ez da sartuko Funikularrean. Funikular eta Satrustegi II geltokiak Erdialderantz zerbitzurik gabe geratuko dira eta Iruñea geltokira eramango dira.
Irakurri gehiago

Desbideraketa Errondo pasealekuan obrak direla eta

Errondo pasealekuko obrak direla eta, urtarrilaren 31n, asteazkena, hasi eta obrak amaitu arte, gasolindegiaren eta Familia Santuaren kalearen arteko tartea zirkulaziorako itxi egingo da. Trafikoa tarte horretan bertan desbideratuko da, Jose Maria Salaberria kaletik, eta kale horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da. Beraz, 21-Mutualitateak-Anoeta lineak beste ibilbide bat egingo du
Irakurri gehiago

Dbus-ek 16 linearen lehen irteeraren ordua aurreratu du Igeldotik

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16 linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, auzotik bertatik abiatuta, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Boulevardetik, berriz, ohiko orduan egingo du
Irakurri gehiago

Anoeta – Aita Donostia inguruko obrak: 43 linearean ibilbidearen aldaketa

Anoeta-Aita Donostia plazaren inguruan egiten ari diren obrak direla eta, abenduaren 18an, astelehena, hasi eta obrak amaitu arte, 43-Anoeta-Igara lineak beste ibilbide bat egingo du Anoetarantz itzultzean. Izoztegiko bidetik jaistean, Pio XII.erantz , Madril hiribiderantz eta Aita Donostia plazarantz zirkulatuko du. Errondo, Errondo Podavines eta Errondo Anoeta geltokiak ez dute zerbitzurik
Irakurri gehiago

Aldaketak, Easo-San Bartolomeko obrak direla-eta

Easo-San Bartolomeko obrek beste fase batean daudenez, urriaren 2tik aurrera, astelehena, aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzu hauetan: 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo Ez dute San Bartolometik zirkulatuko, eta Easotik, Askatasunaren Hiribidetik eta Urbietatik jarraituko dute. Easo 27an geldialdia egingo dute, eta bukaerako geldialdia Urbieta 38an egingo dute, orain arte bezala. 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta
Irakurri gehiago