Author: Esti

Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko nazioarteko egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, larunbatean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostiralean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da.

Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainarekin lotutako kartela eramango dute bihar egun osoan zehar.

Irakurri

Aldaketak Dbuseko 13-17-26 lineetan

Puntualtasun arazoak konpontzeko, azaroaren 13tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 13-Altza, 17-Gros-Amara-Miramon eta 26-Amara-Martutene lineetan, haien zerbitzu maiztasunak aldatzeko eta, horrela, ibilbidea egiteko denbora gehiago eduki dezaten.

 13- Altza:
13-Altza lineak maiztasuna aldatuko du lanegunetan, 9:00etatik 12:00etara, 14:30etik 16:30era eta 19:30etik 21:00etara, 7-8 minutuko maiztasunez emango baitu zerbitzua.

 17-Gros-Amara-Miramon:
Lanegunetan, 9:00etatik 20:00etara, 17-Gros-Amara-Miramon linearen maiztasuna 12 minutukoa izango da.

26 – Amara-Martutene:
Lanegunetan, 9: 00etatik 20:00etara, linearen maiztasuna aldatuko da, 15 minutukoa izango baita.

 

 

 

Dbizi-k 100.000 bidaia baino gehiago egin ditu irailean

Donostiako bizikleten alokairurako sistemak, Dbizik, emaitza onenak izan ditu irailean, 2020ko abenduan zerbitzuan jarri zenetik. Guztira, hilean 114.335 bidaia egin dira. Aurreko urteko hilabete berean baino 30.426 bidaia gehiago izan dira, orduan 83.909 bidaia erregistratu baitziren; beraz, zerbitzuaren erabilerak %36 egin du gora.

Hain zuzen ere, uda honetan zabaldu du Dbizik bere sistema: uztailaren amaieran 21 geltoki berri jarri zituen martxan, auzo berrietara iritsita, esaterako, Altzara, Bidebietara edo Añorgara. Geltoki berriez gain, 257 bizikleta elektriko gehiago sartu ziren. Zerbitzuaren zabaltze horren zati bat, zehazki gehituko diren 132 bizikletak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren (MITMA) Next Generation Funtsen bidez finantzatu dira.

Udako datuek zerbitzua finkatu dela berresten dute. Ekainean, uztailean eta abuztuan 244.200 bidaia erregistratu ziren, eta 2022ko hilabete berdinetan, berriz, 226.141 bidaia. Horrek esan nahi du %8ko hazkundea izan dela. Sisteman abonatutako pertsonei dagokienez, 2023ko irailaren 30ean 10.879 abonatu zeuden, 10.000 abonatuko langa gaindituta. Geltoki erabilienei dagokienez, Bretxakoa (8.072), Mirafloresko markesaren kalekoa (7.536), Kristina infantakoa (7.225), Udaletxekoa (7.024) eta Easokoa (6.854) dira. 

Hazkunde etengabe horrek berresten du erabiltzaileek gure hirian mugikortasun jasangarriago baten alde egiten dutela, eta udako berezko klimatologiak lagundu du apustu horretan.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, ostiralean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, ostiralean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

 

 

Irakurri

17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri. 

Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
  • Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
  • Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.  
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.

SARI BANAKETA

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Oinarriak (pdf)

Inprimakia hemen (pdf)

Irakurri