Author: Esti

“Dbus eta gabonak”, 10. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

dbus-eta-gabonak_webHamargarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Gaur, 2016ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Nora del Campo, 8 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
  • 2. Saria: Aitor del Ama, 7 urtekoa, Amara Berri Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
  • 3. Saria: Alba Urtasun, 6 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira: 

  • 1º Saria: Maialen Barranco, 10 urtekoa, Academia Brancussi (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
  • 2. Saria: Blanca Marquiegui, 9 urtekoa, San Patricio Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
  • 3º Saria: Haizea Cano, 10 urtekoa, Langile Ikastola (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).

10. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira. Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen partehartzea ere.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

Lekua: AIETE KULTUR ETXEA

Datak: Abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte

Ordutegia:Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara. (Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6)

Irakurri

Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

img_1223_webDbusek AUVASA Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan, Konpainiak zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutu ditu. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. 

Ordezkaritzak Dbusen azken urteetan martxan jarri diren beste sistema teknologiko batzuk ere egiaztatu ditu, esate baterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistemak. Oso positiboki baloratu ditu Konpainiaren autobusek puntualtasunari eta abiadura komertzialari lotuta dituzten zifra altuak. Era berean, kostuen sistemaz, baliabideen ustiapenaz eta tarifa sistemaz interesatu dira.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Dbus-ek bigarren “perching” ekintza abiarazi du eta sasoiko haziak banatuko ditu berriro autobusetan

Sasoiko haziekin egindako lehen “perching” ekintzaren arrakastaren ondoren, banatutako 2.000 hazi poltsa agortu baitziren, Dbusek bigarren hazi banaketa abiarazi du Konpainiaren 130. urteurrenaren programazioaren barruan. Haziak flotako autobus hibridoetan banatuko dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia duten autobusak baitira.pertxak_abendua

Oraingo honetan, zerba barietate desberdinen haziak dira, eta autobusen heldulekuetan jarriko dira abenduaren 13, 14 eta 15ean, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko.  Urrian bezala, orduan ziazerben haziak banatu baitziren, jarduera hau Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da. Ekintzarekin asmoa da ingurumenarekiko errespetuaren eta bizimodu osasungarriaren balioaren garrantziaz sentsibilizatzea, hiriko baratzak bultzatuta. 

Zerba haziak (Beta vulgaris), berez negukoak dira eta oso deigarriak dira, zerba kirtenek kolore askotarikoak direlako. Nekazaritza iraunkorretik datozen haziak dira, dituzten zigiluek egiaztatzen duten moduan: Ekoizpen Ekologikoko Euskadiko eta Europako zigiluak eta Euskadiko biobaserritar agroekologikoen zigilua. Hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola landatu jakiteko jarraibideak datoz. Guztira 2.000 hazi poltsa banatuko dira, hiriko zonaldeetako autobus lineetan.

Ekintza honekin Dbusek agerian jartzen du garraio publikoaren erabilera eta bizimodu osasuntsuaren balioak bultzatuz ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa.  Bere flota da Euskadiko flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena, eta elektromugikortasunaren erreferente nagusietako bat da Espainian, izan ere, bere 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira eta 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido ditu.

irudia_insta_kolore

 

Jarraipena sare sozialetan

Bigarren “perching” ekintza hau ere sare sozialetan jarraitu ahal izango da, #HiriBerdea hastagarekin, non erabiltzaileek landareen eboluzioa partekatu ahal izango baitute. Hil hauetan, erabiltzaileek lehen “perchingean” banatu ziren ziazerba hazien argazkiak argitaratzen joan dira, nola joan diren poliki-poliki aldatzen ikusteko.  

 

Irakurri

Eman izena zure autobusari!

Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die flotara gehitu berri diren lau autobus hibridoen izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea da, tartean dela garraio publikoaren erabilera.buses_elec_112016

Horregatik, gaurtik aurrera hainbat proposamen egongo dira bozkatzeko, inkesta baten bitartez (inkesta ireki). Abenduaren 18ra arte bozkatu ahal izango da, eta boto gehien lortzen duten 4 izenak izango dira 4 autobus berriei jarriko zaizkienak. Autobus bakoitzak aukeratutako izena eramango dute identifikatuta bere errotuluan. 

Proposamenak Dbusek Cristina Enea Fundazioan egin duen lanaren emaitza dira, eta hainbat landare eta animalia autoktonoen izenak dira. Azpimarratzekoa da 2005ean Dbusek bere irudi korporatiboa eguneratu zuela, Euskal Herriko Hegoaldeko Zuhaitz Igelaren irudia hartuz.

Espezieen inguruko informazioa (pdf)

Landareak:

– Armeria euscadiensis Armeria

– Taxus baccat Hagina

 Narrastiak eta intsektuak:

– Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila

– Rosalia alpina Kakalardoa

Hegaztiak:

– Dendrocopos major Okil handia

– Alcedo atthis Martin arrantzalea

 Ugaztunak:

– Galemys pyrenaicus

Artikutzako muturluze iberiarra

– Globicephala melas  Izurde-pilotua

 Era berean, hiriko eskolek aukera izango dute espezie hauek lantzeko 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat prestatutako material didaktikoarekin (Lehen Hezkuntzako 1-4 maila). Ikasleek gogokoen dituzten izenak ere aukeratu ahal izango dituzte. Material didaktiko hau Dbusen webgunean eskuragarri dago.

> LH 1. mailako fitxa deskargatu

> LH 2. mailako fitxa deskargatu

> LH 3. mailako fitxa deskargatu

> LH 4. mailako fitxa deskargatu

Irakurri

Erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzen ohiturak eraikitzeko sistema aitzindari bat aurkeztu du Dbus-ek

Dbus lanean ari da Konpainiako autobusetan bidaiatzen duten pertsonek egin ohi dituzten bidaien hasiera eta bukaera puntuak eraikitzeko gai den programa berritzaile bat garatzeko, big data abiapuntu hartuta. Javier Vallejo, Dbuseko zuzendari ondokoak, programaren lehen emaitzak aurkeztu ditu ATUC hiri garraio kolektiboen enpresa kudeatzaileen elkarteak egin duen Teknologia Berrietako, Marketineko eta Kalitateko Batzordean, non estatuko garraio operadore nagusiak elkartzen diren. 

Batzordea azaroaren 24an eta 25ean elkartu da Kanaria Handiko Las Palmasen, eta bertan hiri batzuetako ordezkariek parte hartu dute, hala nola Bartzelonako, Madrileko, Malagako edo Tenerifeko ordezkariek, besteak beste. Hiri horietako ordezkariak oso interesatuta agertu dira Dbusek garatutako programaz.

 reu_atuc_nov2016Orain arte, tarifa lauak dituzten hiriko autobusetan bidaiarien abialekuaren gaineko informazioa baino ezin zen lortu, baina Tecnosisek diseinatutako programa berriarekin, ordea, autobusetako ticketing datuetatik abiatuta Donostiako erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzten ohiturak eraiki daitezke, matematikako algoritmo berritzaile bat erabiliz. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia.

 

 

Informazio horrekin, besteak beste, posible litzateke zerbitzuen eskaintzaren dimentsioa benetan dagoen eskarira egokitzea, autobusek bidaia zati bakoitzean duten okupazioak kalkulatzea edo eskaintzan aldaketaren bat egingo balitz kaltetutako erabiltzaileei aldaketa horien berri ematea. Modu berean, lagungarria litzateke ibilbideak eta geltokiak aldaketen gainean edo linea berrien sorreren gainean erabakiak hartzeko.

tecnosis_grafic

 Azken urteetan, Dbusek beste sistema batzuk erabili ditu erabiltzaileen bidaien jatorria eta helmuga ezagutzeko, esaterako, inkestak, bidaiarien igoera datuak linearen eta ordu tartearen arabera, edo jarritako sentsoreen bitartez, edo behaketa bidez edo igoera datuekiko simetriaren bidez lortutako jaitsiera datuak. Programa berriaren kasuan, fidagarritasuna %97-98koa da eta aurreko sistemekin bateragarria da.  

 Era berean, laster erabilera berriak ezarriko zaizkio programari, hala nola biztanleriaren gaineko datuen sarrera, mapan bistaratzeko aukera edo linea baten jatorri-helmuga  matrizearen ikus interakzio dinamikoa eta bere irudikapen kartografikoa. 

Irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroak 25, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Euskadiko VII. ITS kongresuan, Dbus-ek ibilgailu autonomarekin mugikortasunaren kudeaketa nola izango litzatekeen azaldu du, bere ikuspegitik

Garraio Sistema Adimendunak (Intelligent Transport Systems) ibilgailu automatizatuen garapenean nola erabili izan da gaur, Donostian, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak antolatuta egin den Euskadiko VII. ITS Kongresuaren ardatza. Jardunaldian, Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, etorkizunean ibilgailu autonomoarekin mugikortasuna nola kudeatuko lizatekeen azaldu du, konpainiaren ikuspegitik. 

img-20161118-wa0014_web

Igor Gonzalezek mahai inguru batean parte hartu du, enpresa teknologiko eta ikerketako enpresa batzuekin batera, hala nola Tecnalia, Geograma/TomTom eta Vicomtech-IK4 enpresekin, eta bertan hiri batean ibilgailu elektrikoak erabiltzen hasteak mugikortasunaren kudeaketan dakartzan erronkez eztabaidatu du, bai eta giza baliabideak eta baliabide teknikoak eszenatoki berrira egokitu beharraz ere, erabiltzaileei garraio zerbitzua eskaintzeko modu berri bat ekarriko bailuke.

Citymobil2 proiektu pilotuaren kasua da, non Dbusek parte hartu baitu duela hilabete batzuk. Proiektu horrekin, gainera, gidaririk gabeko ibilgailu elektriko bat probatu zen Miramongo Parke Teknologikoan, azken miliako ibilgailu gisa,  langileak Dbusek Miramonen duen geltokitik beraien lanpostuetara eramaten.

Mahai inguruan, halaber, beste gai batzuez ere eztabaidatu da, hala nola egun eremu horretan egin diren garapen teknologikoez eta garapen horien etorkizuneko itxaropenez, bide segurtasunaz edo gizarte ereduaz.  

Irakurri

Ibilgailu elektriko bat probatzen Taxibus zerbitzuan

Gaur, Ulia aldean zerbitzua ematen duen Dbuseko TB6 Uliako Taxibusa Mercedes etxearen ibilgailu elektriko bat erabiltzen ari da. Ibilgailua Goiko-Autori laga zaio eta Taxi Donostia probatzen ari da, Gros eta Ulia bitartean dauden eskaerei erantzuteko Dbusekin batera eskaintzen duen zerbitzuan.

Lagapena Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak kudeatu du, hiriko taxi zerbitzuak ibilgailu horien ezaugarriak frogatu ahal ditzan, REPLICATE proiektu europarraren baitan, proiektuak 12 taxi elektrikoren erosketa diruz lagunduko baitu.  

elek_01 elek_02

Ibilgailu elektrikoa Mercedes etxearen Clase B 250E modelokoa da, eta gutxi gorabehera 200 km-ko autonomia du; beraz, gauez zein egunaren erdialdean kargatzen da. Ibilgailua iraunkorra da ingurumenaren aldetik, eta ez du batere zaratarik egiten eta ez du batere kutsadurarik igortzen, Dbusek bere flotan 20 autobus hibridoekin batera dituen 3 autobus elektrikoen antzera. Euskadiko flotarik ekologikoena da eta, mugikortasunari dagokionez, erreferentea da estatu mailan. 

Irakurri