Author: Esti

Dbus, LGTBQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren nazioarteko egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den Transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                                                                                             

Hori dela eta, asteartean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Irakurri

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, ostegunean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 

Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten dio. dravet

Dbusek bat egiten du Dravet Sindromea ezagutarazteko eta gaixotasun honen aurka lanean dihardutenei babesa emateko tokiko plataformak egiten dituen ekintzei. 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek Dravet Sindromearen kartela eramango dute egun guztian zehar.

Irakurri

Bilbobus-eko eta Idom-eko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan

Dbusek Bilbobus-eko, Bilboko udal autobusen enpresa, eta Idom aholkulari enpresako ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Ordezkariek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte, esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, itsuentzako audio bidezko informazio sistemak edo billeteak baliozkotzeko makina berriak, azkarragoak eta eraginkorragoak direnak, bai eta autobusen erabilera, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko kontrol eta kudeaketa sistemak ere.   Bisita_Visita_Bilbobus

Ordezkaritzak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu du. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, eta Kotxetegien eta gidarien arteko barne komunikaziorako bide bat sortzen du. Sistema 2004an ezarri zen Dbusen, eta berari esker geltoki guztietan jakin daiteke autobusak noiz helduko diren, eta hurrengo geldialdiari buruzko eta geldialdi bakoitzean egin daitezkeen autobus aldaketen gaineko informazioa eman daiteke autobus barruan. 

Donostiako Hiriko BRT sistema berritzaileaz ere (Bus Rapid Transit) interesatu dira. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki Benta-Berriko 5 linean eta Amara-Ospitaleetako 28 linean. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago, eta berari esker hiriak 10.5 milioi bat euro aurrezten ditu urtean, istripuak, zaratak, eguratsera igorritako kutsatzaileak eta trafiko pilaketak gutxitu egiten dituelako. Ordezkaritzak ustekabe atsegina izan zuen BRT sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia ikusita, izan ere bere erabiltzaile kopurua eta abiadura komertziala (17,5 km/h) beste hiri batzuetako tranbia sistema askorenak baino handiagoa da. 

Bilbobus-eko eta Idom-eko ordezkaritzak Dbuseko autobus elektrikoa ezagutu du. Autobus hori Irizarrek sortu zuen eta 2014ko uztailean jarri zen martxan. Autobus hibridoak ere ezagutu dituzte. Ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia daukate, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabearen erakusle. Donostia lidertzat jotzen da Europan Garraio Publikoaren erabilerari dagokionez, eta, Elektromugikortasunaren esparruan, Donostia guztiz lerratuta dago EBk 2050erako finkatutako helburuekin, hau da, hiriguneen barruan dabiltzan ibilbide guztiak elektrikoak izan beharko luketela ezartzen duen helburuarekin. 

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

“Goruntz begira”, argazki erakusketa Dbus-eko markesinetan

Dbuseko autobusen geltokietako markesinak marko bitxia bihurtu dira “Goruntz begira” erakusketa osatzen duten argazkietarako. 

Jarduera Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak antolatu du, Donostia 2016ren programaren barruan, eta Dbusen laguntza izan du.  IMG_0258

Ekimenaren helburua da argazkigintza kalera ateratzea eta donostiarrengana hurbiltzea, Dbuseko markesinak gune artistiko bihurtuta eta autobusak iritsi zain egotea esperientzia ikaragarri. Horretarako, 70 argazki instalatu dira 9 markesinatan, Donostiako erdialdean. Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kide batzuek egin dituzte argazkiak, eta hainbat hilabete egongo dira markesinetan instalatuta, behetik eta gorantz begira ikusteko. 

Argazkilarien Elkarteko hainbat kidek aurkeztutako 400dik gora argazkietatik aukeratu dira erakusketan jarritakoak. Hauek dira instalatutako obrak eta erakusketarako erabilitako markesinak:

 

Kokapena

Gaia

Bulebarra 3

Zeruak eta parapenteak

Bulebarra  9

Zuhaitzak

Bulebarra 13

Elizak eta barnealdeak

Bulebarra 15

Kupulak

Bulebarra 17

Kale-argiak

Bulebarra 19

Eskulturak

Urbieta 12

Loreak

Londres

Fatxadak

Galtzada Nagusia 27

Eskailerak

 

 Era berean, ekainaren 15ean eta 29an, 19:00etan, bi bisita gidatu antolatuko dira markesinetako obrak ezagutzeko. Bisita gidatuetan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen webgunean (www.sfg-ss.com/argazkihiria). 

Irakurri

Dbus-en Gymkhanaren arrakasta

Maiatzaren 20an Dbusen Gymkhana egin zen Olatu Talka kultur jaialdiaren barruan, hiriko garraio publikoa modu didaktikoan ezagutzera emateko. 

Jaialdi ireki eta parte hartzailea da, herritarrek bidalitako proposamenekin osatua, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da. 

Jarduerak erabateko arrakasta izan zuen; 50 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, eta hainbat arrastoren bitartez Dbusen eta Donostiaren historia ezagutzen primeran pasatu zuten. Gymkhana Bulebarreko kioskoan hasi zen eta 6 proba eduki zituen. Proba bakoitzean parte hartzaileek arrasto bat jasotzen zuten hurrengo probara iristeko, eta horrela jarraian helmugara iritsi arte. Horrela, parte hartzaileak Bulebarretik abiatu ziren eta Ondarretara, Artzain Onera, Pio XII.era, Pinares plazara, Ategorrietara eta Kursaalera hurbildu ziren.

Hauek izan ziren helmugara heldu ziren lehen parte hartzaileak:DSC01623_boletin 

  • 1. Saria: Sergio Puertas (200€-ko txartel bat Fnacerako eta Fnaceko bazkide txartela doan).
  • 2. Saria: Catia Leite Soeiro eta Eva Fernández-Labandera (10 saioko txartela bat La Perla Talaso Sporterako eta  Fnaceko bazkide txartela doan).
  • 3. Saria: Pilar González (Dreambox esperientzien sorpresa kutxa bat). 
Irakurri

Buckinghamshire County Counciletik bisitan etorritako ordezkaritza bat Dbusen

IMG_0097_webMaiatzaren 11tik 13ra bitartean, CIVITAS CAPITAL programaren barruan, Buckinghamshire konderritik bisitan etorritako hainbat teknikari ingeles hartu ditu Dbusek bere instalazioetan.  Buckinghamshire konderriak Donostiaren antzeko ezaugarriak ditu, eta Donostian garraio publikoan arrakastaz funtzionatzen ari diren hainbat neurri ezarri nahi dituzte bertan, beraien garraio publikoaren efizientzia, kalitatea eta abiadura komertziala hobetu eta kutsadura eta kontsumoa murrizteko asmoarekin.  

Buckinghamshire County Councileko arduradunak Donostiako Hiriko BRT sistema berritzaileaz (Bus Rapid Transit) interesatu ziren. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena.

Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki Benta-Berriko 5 linean eta Amara-Ospitaleetako 28 linean. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago, eta berari esker hiriak 10.5 milioi bat euro aurrezten ditu urtean, istripuak, zaratak, eguratsera igorritako kutsatzaileak eta trafiko pilaketak gutxitu egiten dituelako. Ingalaterrako ordezkaritzak ustekabe atsegina izan zuen BRT sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia ikusita, izan ere bere erabiltzaile kopurua eta abiadura komertziala (17,5 km/h) beste hiri batzuetako tranbia sistema askorenak baino handiagoa da.

IMG_0153_webOrdezkaritzak, Kotxetegietara egindako bisitan, aukera izan zuren Dbuseko autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatzeko, esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, itsuentzako audio bidezko informazio sistemak edo billeteak baliozkotzeko makina berriak, azkarragoak eta eraginkorragoak direnak, bai eta autobusen erabilera, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko kontrol eta kudeaketa sistemak ere.   

Teknikariek, halaber, Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu zuten. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, eta Kotxetegien eta gidarien arteko barne komunikaziorako bide bat sortzen du. Sistema 2004an ezarri zen Dbusen, eta berari esker geltoki guztietan jakin daiteke autobusak noiz helduko diren, eta hurrengo geldialdiari buruzko eta geldialdi bakoitzean egin daitezkeen autobus aldaketen gaineko informazioa eman daiteke autobus barruan, bai eta geltoki bakoitzean beste lineek duten iritsiera denborak ere.

Era berean, oso ondo baloratu dituzte Dbusen azken urteetan ezarri diren sistema teknologikoen emaitza onak eta Konpainiaren autobusen puntualtasunean eta abiadura komertzialean ateratako nota altuak. Interesa agertu dute, baita ere, Irizarrek sortu eta 2014ko uztailean Dbusek martxan jarri zuen autobus elektrikoaz. Ezaugarri horiekin Europan dagoen lehen autobusa da, eta Donostia da autobus hori zirkulazioan izan duen lehen hiria. Donostia lidertzat jotzen da Europan Garraio Publikoaren erabilerari dagokionez, eta, Elektromugikortasunaren esparruan, Donostia guztiz lerratuta dago EBk 2050erako finkatutako helburuekin, hau da, hiriguneen barruan dabiltzan ibilbide guztiak elektrikoak izan beharko luketela ezartzen duen helburuarekin.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

 

Irakurri

«Liburu bat, bidaia bat», garraio publikoan irakurketa sustatzeko ekimena

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Dbusek «Liburu bat, bidaia bat» ekimena abiarazi dute, autobusean irakurtzen doazen bidaiariei liburu bat eta doako autobus-bidaia batzuk oparitzeko. 

Ekintza ostiralean egingo da (maiatzaren 13an) hiriko autobus-linea batzuetan, eta Literaktum festibaleko programazio zabalaren parte da. 

02A_RGB

Ostiral honetan, maiatzaren 13an, goizean goizetik, Donostia 2016ko hamar boluntario baino gehiago hiriko hainbat autobus-lineatan ibiliko dira, irakurtzen ari diren herritarrak identifikatu eta haiei liburu bat eta autobusean doan bidaiatzeko txartel bat emateko. 

«Liburu bat, bidaia bat» da Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Dbusek batera abiarazi duten ekimenaren izena. Helburua garraio publikoetan irakurketa sustatzea da. Iaz Errumaniako Cluj-Napoca hirian egin zen antzeko ekimen batean inspiratutako ideia bat da. 

Aurreikusi da boluntarioek ehun bat liburu entregatzea. Binaka joango dira eta behar bezala identifikatuak egongo dira; liburuak, berriz, Hiriburutzaren hainbat proiekturekin lotutakoak izango dira. Gainera, liburu adina autobus-txartel banatuko dituzte boluntarioek, irakurle bakoitzarentzat bat, ostiralean eta larunbatean Dbuseko sare osoan doan bidaiatzeko.

Txartelek ez dute mugarik izango, eta Dbusen edozein lineatako edozein ibilbide egiteko erabili ahal izango dira. 

 

Literaktumekin bat egiten duen ekintza bat 

«Liburu bat, bidaia bat» Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Dbusek Literaktumen programari egiten dioten ekarpena da. Festibalak 40 gonbidatu ditu aurten; hogei bat jardueratan parte hartuko dute, literatura publiko guztietara zabaltzeko helburuarekin. 

Festibala maiatzaren 3an hasi zen eta, kultur etxeetan, liburutegietan, liburu-dendetan eta Donostiako beste espazio batzuetan hamaika egun eman eta gero, larunbatean amaituko da, maiatzaren 14an.

Irakurri

Dbus, “2016ko Urrezko Kriskitina” sarirako izendatuta, bere garraio irisgarriagatik

Dbus ONCEk antolatuta egiten den “Urrezko Kriskitina” sariaren 2016ko ediziorako izendatu dute, pertsona guztientzat irisgarriagoa den garraio publikoaren aldeko hartu duen konpromisoagatik. ONCEk ematen du saria. 2013az geroztik Dbuseko autobusek soinu bidezko informazio sistema bat dute, eta sistema horrekin itsuek eta ikusmen murriztua duten pertsonek autonomia eta segurtasun handiagoz bidaiatu dezakete.   

DSCN5523.JPG-comp

Sistemak autobus lineen eta autobusen iritsiera denboren gaineko  informazioa ematen ditu soinu bidez, hiru eratan: lehena, geltokietako informazio paneletan, autobusaren iritsieraren berri emanda; bigarrena, autobusaren kanpoaldean, linea zenbakia eta ibilgailua nora doan adierazita; eta hirugarrena, autobusaren barruan, hurrengo geltokia jakinarazita. Audio zerbitzua aginte baten bidez aktibatzen da, itsuek dutenaren antzekoa eta semaforoen soinua aktibatzeko erabiltzen den bera. Era berean, autobusen barruan, erabiltzaileek audio sistema martxan jartzeko eskatu ahal izango diete gidariei. Horrela, erabiltzaileek ibilgailuak egingo dituen geldialdien abisuak entzun ahal izango dituzte, euskaraz zein gazteleraz.   

Donostiako Garraio Erregelamendu berriak, halaber, Dbuseko autobusetan beste pertsona batekin batera bidaiatzeko aukera ematen die itsuei, seguru eta eroso bidaiatu dezaten,  laguntzaile moduan doan pertsonak dohainik bidaiatuta. Modu berean, araudiak ezartzen du txakur gidariekin eta laguntzako txakurrekin ere joan daitezkeela. 

Saria maiatzaren 14an emango da, larunbatean,  Kriskitinen XV. Lasterketa bukatu eta gero, Kontxa aldean. Gizalde eta Manos K ríen erakundeak ere izendatuta daude sarirako.  Saria erabiltzaileengandik puntu gehien jasotzen duen erakundeari emango zaio; hori dela eta, web orri bat ezarri da, erabiltzaileek bozkatu dezaten:

> Bozkatu hemen 

Irakurri