Autobus Irisgarriak

Dbuseko flotan autobus irisgarriak edukitzea funtsezkoa da pertsona guztiei kalitateko zerbitzua emateko, pertsonen egoerak direnak direla. Horregatik, Konpainiaren autobusen %100 irisgarriak dira eta azken teknologiez hornituta daude, mugitzeko, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonei bidaia errazago egiteko.

img_1879

Zoru baxua eta sartzeko arrapala

Konpainiaren autobus guztiek, beraien neurriak edozein direla ere, zoru baxua dute autobusera igo eta jaitsi zailtasunik gabe egiteko. Gainera, flota guztia arrapalez hornituta dago, gurpildun aulkian doazenek edo taka-takaz dabiltzanek autobusak beraien kabuz erabili ahal izateko.

img_2992-2

Mugikortasun urria duten pertsonentzako eserlekuak

2005az geroztik, mugikortasun urria duten pertsonentzako eserlekuak berdeak dira, besteak ez bezala, besteak urdinak dira eta. Eserleku horiek mugikortasun urria duten pertsonentzat baino ez dira, eta horien artean sartzen dira adineko pertsonak, lesio fisikoak direla-eta mugikortasuna betiko edo aldi baterako urrituta duten pertsonak, eta haurdun dauden emakumeak; azken hauek ere, segurtasunagatik, eserlekuak erreserbatuta dute. Talde honetan sei urtetik beherako haurrak eta jaioberriak besoetan dituzten helduak ere sartzen dira. 

20160810_121334

Plataforma erreserbatua eta balidatzeko makina erdian

Bai autobusek bai mikrobusek plataforma dute soilik gurpildun aulkian doazenentzat edo haur kotxeetarako. Plataforma horrek segurtasun uhalak izango ditu erosoago bidaiatzeko, eta txartelak balidatzeko makina bat, bidaia ordaintzeko aurrealdera ez joateko.

foto_6

Audio bidezko informazio sistemak

Dbusek audio bidezko hiru informazio sistema ditu itsuei edo ikusmen urria duten pertsonei Donostiako autobusetan errazago mugitzen laguntzeko. Sistema horiek hiru eratan ematen dute informazioa:

  • Autobusaren barruan, hurrengo geldialdiaren berri emanez.
  • Autobusetik kanpo, hurrengo autobusa noiz helduko den eta nora doan jakinaraziz.
  • Geltokietako panel elektronikoetan, linearen berri emanez, eta autobus linea geltokira iristeko itxaron beharreko denbora eta autobusak nora doazen jakinaraziz.

Audioa aginte baten bidez aktibatzen da, itsuek dute aginte hori, eta gailu bera erabiltzen da semaforoen soinua aktibatzeko. Baten batek horrelako aginte bat eskuratu nahi izanez gero, ONCEn eskatu dezake, ONCEko bazkidea bada, edo, bestela, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzaren bitartez eskatu dezake.

sistema-invidentes

Irudi bidezko informazio sistemak

Autobusek TFT pantailak dituzte, eta pantaila horietan autobusa denbora errealean egiten ari den bidaiaz, hurrengo geldialdiez, beste linea batzuekiko konexioak eta autobusak geltokira iristeko denboraz informatzeko. Sistema hauek ele bietan ematen dute informazioa.

Informazio horrekin entzuteko zailtasunak eta zailtasun kognitiboak dituzten pertsonak eta gainerako pertsonak ere hobeto orientatuko dira, eta bidaia eta autobus aldaketak errazago planifikatu ahal izango dituzte.

 

img_0743

Ordainketa sistema hobaridunak

Dbuseko autobusak erabiltzen dituzten desgaituek gutxienez %52ko deskontua  eduki dezakete bidaietan, Mugi txartel hobariduna erabiliz.  Deskontua izateko eskubidea duten kolektiboek txartela kargatzerakoan eskuratuko dute hobaria.

Gainera, itsuek edo gurpildun aulkian doazenek beste pertsona batek lagunduta bidaiatu dezakete, une oro seguru eta eroso joateko, eta pertsona horrek doan bidaiatuko du. 

Begiratu Dbusen seguru bidaiatzeko gomendioak 

 

img_0668