Berriak

2019ko Aste Nagusiko Dbusen autobus zerbitzu bereziak (abuztuaren 10etik 17ra)

  1. Aste Nagusiko egun guztietan zehar, DBUS-en autobus lineetan zerbitzu bereziak jarriko dira. 

  1. Dbus autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak, Boulevard trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita:

  2. DBUS-ek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du su artifizialak eta gero, 0:50 arte zerbitzuak luzatuz hurrengo geltokietatik:

  3. 01:00etatik aurrera, Boulevardetik auzoetara doazen Dbus Gautxoriak ondorengoak izango dira:

  4. Abuztuaren 14tik, asteazkena, abuztuaren 17ra, larunbata, biak barne, zezenketak ikusteko, Illunbera iristen diren autobus zerbitzuak egongo dira. Ordutegiak eta irteera lekuak ondorengoak izango dira:

  5. Pasealeku Berrian Aste Nagusiko barraken instalazioa dela eta, abuztuaren 5etik 21era, biak barne, 39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango Urgullera. Abuztuaren 22tik aurrera berriro hasiko da egunero zerbitzua ematen.

  6. Abuztuaren 14an, asteazkenean, Donostian izango den manifestazioa dela eta, 17:45etik 19:15era gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan.

  7. Antiguon zenbait ekitaldi direla eta, abuztuaren 13an, asteartean, 17:30etik 21:30era eta abuztuaren 15ean, 9:30etik 20:00etara gutxi gorabehera 5-Benta Berri linea ez da Matia kaletik joango. Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara eramango dira.