Berriak

8, 14, 17, 25, 26, 29, 31, 33 eta 40 lineak: sarrera autobusaren aurreko atetik

Gidariaren postuan babes manparak apurka-apurka jartzen jarraituta, asteazkenetik aurrera, ekainak 10, Dbuseko autobus linea hauetan autobusen aurreko atetik sartu ahal izango da:

  • 8-Gros-Intxaurrondo
  • 14-Bidebieta
  • 17-Gros-Amara-Miramon
  • 25-Benta Berri-Añorga
  • 26-Amara-Martutene
  • 29-Hego Intxaurrondo Sur
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
  • 40-Gros-Antiguo-Igara

Era berean, pasa den larunbatetik, ekainak 6, Dbuseko 5-Benta Berri, 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza, 18-Seminarioa eta 28-Amara-Ospitaleak autobus lineetan ere sartu daiteke aurreko atetik. Beraz, autobus linea askotan zerbitzuaren ohiko prozedurara bueltatu dira, aurreko atetik sartuta eta ordainketa autobuseko hiru makina balidatzaileetako edozeinetan egiteko aukera izanda, baita gidariaren postuaren ondokoan ere.

Linea horietan EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta BAT eta BARIK txartelekin ordaintzeko aukera ere prest dago, eta MUGI/Lurraldebus txarteletan online kargatzen diren zenbatekoak ere aktibatu daiteke. Eskudiruz ordaintzeko aukera, berriz, ez da egongo.

Horrez gain, gogoratu behar da 6 urtetik aurrera erabiltzaileak maskara jantzita dutela igo behar direla autobusera.