Berriak

Aldaketak Egian obrak direla eta

Egiako Karmengo Ama Birjina kalean egingo diren saneamendu obrengatik, abuztuaren 19tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira inguru horretan zerbitzua ematen duten Dbusen lineetan.

  • 9-EGIA-INTXAURRONDO:

– Erdialderantz: Karmengo Ama Birjina kaleko 46 eta 3 bitartean ezingo da zirkulatu eta, horregatik, norabide horretan linea bi zerbitzutan banatuko da:

1) Baratzategi 21etik ohiko ibilbidea egingo du Karmengo Ama Birjinaren kaleko 46raino eta hor geldialdia egingo du, eta, ondoren, Jaialai bidetik, Zubiaurre Pasealekutik,  Jaialaiko tuneletik, Ategorrieta Etorbidetik,  Galtzara Nagusitik, Zurriolatik eta  Boulevardetik jarraituko du. Aldaketa horiek eginda ere, lineak ez du bere maiztasuna aldatuko.

Honako geltoki hauek bertan behera geldituko dira: Karmengo Ama Birjina 43, Karmengo Ama Birjina 3, Frantziskotarrak, Mandasko Dukea 3, Euskadi Plaza eta Askatasunaren Hiribidea 6. Geltoki horiek Karmengo Ama Birjina 46ra eta Kursaalera eramango dira. 

2) Era berean, Egiako behe aldea Boulevardekin lotzeko, Karmengo Ama Birjina 3 eta Boulevard arteko zerbitzua eskainiko da. Zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna izango du eta 9 lineak egiten dituen geldialdiak egingo ditu (Karmengo Ama Birjina 43 izan ezik). Zerbitzua Karmengo Ama Birjina 3 geltokitik irtengo da eta geldialdiak egingo ditu Frantziskotarretan, Mandasko Dukea 3an, Euskadi Plazan, Askatasunaren Hiribidea 6an eta Boulevardean. Boulevardetik lotura egiteko autobusa berriro ere Karmengo Ama Birjina 3rantz abiatuko da, tartean geldialdirik egin gabe.

Lotura egiteko autobusaren irteerak honako hauek izango dira:

Karmengo Ama Birjina 3ko irteerak:

  • Lanegunak: 7:30etik 22:30era, 20 minutuan behin ( xx:10’ – xx:30’ – xx:50’).
  • Larunbatak: 8:30etik  22:30era, 20 minutuan behin (xx:10’ – xx:30’ – xx:50’).
  • Igandeak eta jaiegunak: 9:30etik 22:30era, 20 minutuan behin (xx:10’ – xx:30’ – xx:50’).

 

– Egia-Intxaurrondo alderantz: ohiko ibilbidea egingo du.

 

  • 27-ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS:  

– Amara-Antiguo alderantz: DTKren Kotxetegian eta Matigotxotegin geldialdiak egin ondoren, Polloerantz biratuko du (geldialdia behin-behineko zutoinean) eta Otxokitik, Garberako biribilgunetik eta Saihesbidetik joango da (geldialdiak egin gabe) Loiolaraino.

Bertan behera geldituko dira honako geltoki hauek: Karmengo Ama Birjina 65, Karmengo Ama Birjina 43 eta Karmengo Ama Birjina 3. Polloera eramango dira (24 eta 42 lineen geltokiak). 

 

  • 41-GROS-EGIA-MARTUTENE:

Egia-Loiola alderantz: DTKren Kotxetegian eta Matigotxotegin geldialdiak egin ondoren, Polloerantz biratuko du (geldialdia behin-behineko zutoinean) eta Otxokitik, Garberako biribilgunetik eta Saihesbidetik joango da (geldialdiak egin gabe) Loiolako Erriberetaraino.

Bertan behera geldituko dira honako geltoki hauek: Karmengo Ama Birjina 65, Karmengo Ama Birjina 43 eta Karmengo Ama Birjina 3. Polloera eramango dira (24 eta 42 lineen geltokiak). 

 

  • B3-EGIA-INTXAURRONDO

– Erdialderantz: Baratzategi 21etik ohiko ibilbidea egingo du Karmengo Ama Birjinaren kaleko 46raino eta hor geldialdia egingo du, eta, ondoren, Jaialai bidetik, Zubiaurre pasealekutik,  Jaialaiko tuneletik, Ategorrieta hiribidetik, Galtzara Nagusitik, Zurriolatik eta  Boulevardetik jarraituko du. Aldaketa horiek eginda ere, lineak ez du bere maiztasuna aldatuko.

Honako geltoki hauek bertan behera geldituko dira: Karmengo Ama Birjina 43, Karmengo Ama Birjina 3, Frantziskotarrak, Mandasko Dukea 3, Euskadi Plaza eta Askatasunaren Hiribidea 6. Geltoki horiek Karmengo Ama Birjina 46ra eta Kursaalera eramango dira.

– Egia-Intxaurrondo alderantz: ohiko ibilbidea egingo du.