Berriak

Aldaketak San Martin kaleko obrak direla-eta

San Martin kaleko obrak direla-eta, larunbatetik aurrera, otsailak 1, aldaketak egingo dira Dbuseko zerbitzuetan. Gaur egungo Artzain Oneko eta San Martin 25eko geltokiak kenduko dira eta honako lekualdaketa hauek egingo dira:

  • 5, 21, 25, 26, 28, B1, B2, B4 eta B8 lineek San Martin kaleko 9aren parean egingo dute geldialdia, Hondarribia eta Getaria kaleen artean.
  • 16, 18, 19, 31, 33, 36, 37, 40 eta 45 lineak: otsailaren 1etik 5era arte metro batzuk atzerago eramango dira, Artzain Oneko hiriarteko autobusen geltokira. Otsailaren 5etik aurrera, berriz, leku berri bat jarriko da metro batzuk aurrerago geldialdia egiteko, Hondarribia kale alderantz.