Berriak

Anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik Erdialdera

OHARRA: abuztuaren 13an, 14an eta 15ean ez da zerbitzurik egongo.

______

Uztailaren 19tik aurrera, asteartea, Donostia San Sebatian Turismoak doako anezka autobusa eskainiko du, Dbusen bitartez, Illunbe aparkalekua eta hiriaren Erdialdea konektatzeko. 

Anezka zerbitzua 20 minututik behin izango da, egunero, uztailaren 19tik abuztuaren 31ra bitartean, abuztuaren 13an, 14an eta 15ean ezik, eta bi geltoki izango ditu:

  • Illunbeko geltokia: Irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin.
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minututik behin.

Illunbeko aparkaleku zein anezka autobusaren zerbitzua doakoak dira.

Donostia Turismoaren, San Sebastian Shopsen – Eusko Jaurlaritzako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez -, Basquetourren eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eskutik jarri da martxan ekimen hau.

OHARRA: anezka zerbitzuko erabiltzaileei gogorarazten zaie musukoa behar bezala jarrita eramatea beharrezkoa dela autobusera sartzerakoan eta bidaia osoan zehar.