Berriak

Aste Nagusia 2018 – Autobus zerbitzu bereziak

Aste Nagusiko egun guztietan zehar, abuztuaren 11tik 18ra, Dbus-en autobus lineetan zerbitzu bereziak ipiniko dira.

  1. DBUS autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak, Boulevard trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita. Boulevard gauero itxiko da, 00:15ak arte:
    (pdf)
  2. Su artifizialak eta gero, auzoetara DBUS autobus zerbitzu bereziak egongo dira 0:50ak arte.
    (pdf)
  3. 01:00etatik aurrera, auzoetara doazen GAUTXORIEN zerbitzuak hasiko dira Boulevardetik
    (pdf)
  4. Ama Birjina Bezperan, abuztuaren 14a, asteartea, GAUTXORI zerbitzu berezia gau osoan zehar:
    (pdf)
  5. Zerbitzu berezia Illunbera zezenketak ikusteko abuztuaren 11tik 15era arte:
    (pdf)
  6. Pasealeku Berrian barreken instalazioagatik, abuztuaren 6tik 22ra, biak barne, 39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango.
  7. Abuztuak 17 eta 18: itsasgora dela eta, abuztuaren 17an, ostiralean, eta 18an, larunbatean  21:30etik 23:30era gutxi gorabehera zirkulazioa moztu egingo da Kontxa Pasealekuan. Ondarreta eta San Martin 57 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira. Ondarreta Esklabak geltokira eramango da. 

Deskargatu Aste Nagusiaren zerbitzuen dokumentu osoa (pdf)