Berriak

Ate irekien jardunaldia Dbus-eko langile eta familiartekoentzat

Pasa den larunbatean, ekainak 2, CTSS-ren 125.urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraituz, Dbus-ek ate irekien jardunaldia antolatu zuen bere langile eta hauen familiartekoentzat.

Antolatutako ekintzen partehartzea nabarmentzekoa da, jardunaldiaren arrakasta erakutsiz. Egun osoan zehar haurrentzat hainbat ekintza ospatu ziren, bai eta helduentzat ere. Azken hauek gida baten eskutik instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, enpresa sakonago ezagutzeko asmoz. Jardunaldian zehar langileek euren sukalderako esku ona erakutsi zuten, bertan zeuden partehartzaileen gozamenerako.

Laburbilduta, haur eta helduek jai giroan ospatu zuten Cocheras-eko ate irekien jardunaldi hau.