Berriak

Aurreztutako C02 emisioei buruzko informazioa webgunean

ahorro_energia2Aurreztutako CO2 emisioei buruzko informazio zerbitzu berria daukagu www.dbus.es webgunean, Ibilbideak planifikatzeko zerbitzuarekin lotuta.

DBUSek ibilbideak planifikatzeko eskaintzen duen zerbitzuari esker ezagutu dezakegu zein diren leku batetik beste batera joateko garraio publikoak ematen dituen aukerak, baina horretarako erabiltzaileak Donostia-San Sebastian hirian abiapuntu bat eta helmuga bat adierazi beharko ditu.

Era berean, autoa eta autobusa alderatzen ditu ikuspuntu ekologikoaren aldetik. Ibilbide jakin bat sartuta, jakin dezakegu zenbat CO2 igortzen den eguratsera ibilbide hori autoan eta autobusean eginez gero, bai eta zenbat CO2 gutxiago igortzen den garraio publikoan eginez gero.

Bestalde, eguratsera gutxiago igorri den CO2 kantitate hori produzitzeko behar den energiarekin zer egin daitekeen edo energia horri zer erabilera eman ahal zaion jakinarazten digu, esaterako, energia horrekin zenbat ordutan egon gaitezke telebista ikusten, irratia entzuten edo berogailu elektrikoa erabiltzen.

Jarduketa honekin, DBUSek zerbitzuak hobetzen jarraitzen du; izan ere, bere ustez ezinbestekoa da erabiltzaileak informatuta edukitzea hiritarrak garraio publikoa gero eta gehiago erabili behar dutela konturatu daitezen, garraio publikoa delako hiritik zehar mugitzeko modurik azkarrena, ekologikoena eta ekonomikoena.