Berriak

Autobusetan MUGI txartelarekin ordaintzea – COVID-19

Koronabirusak sortu duen egoera dela-eta, aldatu egingo da Dbuseko autobusetan ordaintzeko sistema. Hona hemen aldaketa horiei buruzko informazioa:

1) Autobusaren erdiko atean dagoen baliozkotzeko makinan baino ezingo da ordaindu bidaia. Txartela behar den bezala baliozkotzeko beharrezkoa da aurreko erabiltzailearen baliozkotzearen argiak itzali artean zain egotea, makina blokeatuta geldi ez dadin.

2) Bakarrik Mugi garraio txartelarekin (Mugi txartelaren edozein modalitate) eta turista txartelekin (San Sebastian Carde eta Basque Card) ordaindu ahal izango da.

Ezingo da eskudiruz ordaindu, ez eta aurreko makinak erabili. EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta Bat eta Barik txartelekin ordaintzeko aukera ere ez da egongo.

3) Autobusetan ezin dira online kargatutako Mugi txartelak aktibatu. Hala ere, kargatzeko era hori Kutxabanken kutxazainetan aktibatu ahal izango da (ez da beharrezkoa bezero izatea).

Kutxazainek erlaitz bat duen gailu bat dute Mugi/Lurraldebus txartela jartzeko. Hor jarri beharko da Mugi txartela, eta pantailan “hizkuntza aukeratu” mezua agertuko da. Aukeratu hizkuntza, eta besterik gabe makinak badaki oraindik balioztatu gabe dagoen web bidezko karga bat dagoela eta makina bera izango da baliozkotzeko prozesuari ekingo diona. Mugi txartela ez da kendu behar prozesu osoa bukatu arte.

4) Mugi txartelak kargatzeko hainbat aukera daude: kioskoetara/estankoetara/liburu dendetara joatea (Mugi sistemari atxikitakoak izan behar dira), baita kaleko kargatzeko makinetan eta Kutxabankeko kutxazainetan ere (ez da beharrezko bezero izatea).

5) www.mugi.eus helbidean eska daiteke Mugi txartel pertsonalizatua. Etxera bidaltzen dute.

6) Mugi txartel anonimoak edozein unetan eros daitezke kioskoetan/estankoetan/liburu dendetan (Mugi sistemari atxikitakoak izan behar dira).

www.mugi.eus helbidean eta 943 000 117 telefonoan eska daiteke informazio gehigarria.

Koronabirusaren gaineko informazioa

Dbus, Donostiako Udalarekin koordinatuta eta COVID-19aren bilakaerari erantzuteko, osasun alorreko agintaritzak unean-unean ematen ari diren neurriak hartzen ari da, eta egoeraren etengabeko jarraipena egiten, Donostiako autobus zerbitzuetan lanean ari diren pertsonentzat eta zerbitzu horien erabiltzaileentzat informazioa eman eta prebentzio neurriak ezarri ahal izateko.

Neurriak kontsultatu: https://www.dbus.eus/berriak/koronabirusaren-gaineko-informazioa/