Berriak

Azaroaren 22an 5, 13, 17, 19, 25, 26, 28 eta 33 lineetan aldaketak egingo dira

Irailaren 1ean egindako zerbitzu aldaketen ondoren, azaroaren 22tik aurrera, Dbusek aldaketa gehiago egingo ditu linea batzuetan, puntualtasuna hobetzeko. Aldaketa horiek Dbusen erabiltzaileen beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatu gara, eragin dezaketen inpaktua minimizatzeko.

Ibilbideetan eta geltokietan aldaketak dituzten lineak honako hauek dira:

  • 5 BENTA BERRI:

Linea honek ibilbidea aldatuko du Bulebar eta Zuatzuko enpresa poligonoa lotzen dituen ibilbidean, goizeko 09:06tik aurrera, 20 minutuan behin. Orain arte Matia kaletik eta Zarautz hiribidetik egiten zen ibilbide hori, eta, ondoren, Zuatzura sartzen zen. Datorren astelehenetik aurrera, Zumalakarregi hiribidetik eta Tolosa hiribidetik egingo da ibilbidea, eta, ondoren, Zuatzura sartuko da, poligonoaren amaieraraino.

 

  • 17 GROS- AMARA- MIRAMON:

Linea honetan, Mendeurren plazako geltokitik hurbil dagoenez, Antso Jakituna 12 geltokia kendu egingo da.

 

  • 26 AMARA-MARTUTENE:
  1. lineak ibilbide aldaketa izango du Martutenetik Bulebarrerako zatian. Orain arte Martutenetik zetorren autobusa Antso Jakitunetik joaten zen, eta Easo plazatik jarraitu. Aurrerantzean, Antso Jakituna 35etik aurrera, Gernikako Arbola pasealekutik egingo du ibilbidea, eta 2 geltoki berri izango ditu: Gernikako Arbola pasealekuan bata, eta Maria Cristina zubian bestea. Easo plazako eta Easo 19ko geltokiak kendu egingo dira.

 

  • 33 LARRATXO-INTXAURRONDO-ANTIGUA-BERIO:

Linea honetan egindako aldaketaren eraginez, lanegunetan zerbitzu guztiak Igararaino iritsiko dira eta Illarratik zirkulatzeari utziko diote. Igarako lehen irteera 07:45ean izango da, eta 20 minutuan behingo maiztasuna izango du. Era berean, Larratxotik irteera gehigarri bat egongo da, 22:15ean, Garberatik 22:10ean irtengo dena.

Linea horri 33 – Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara deituko zaio aurrerantzean.

 

Maiztasunean aldaketak izango dituzten lineak honako hauek dira:

  • 19 AIETE-BERA BERA:

20 minutuan behingo maiztasuna duen linea honek 15 minutuan behingo maiztasuna izango du, aurrerantzean, lanegunetan. Gipuzkoa plazako lehen irteera 5 minutu aurreratuko da, eta 07:15ean aterako da handik. Ibilbideari dagokionez, berbera izaten jarraituko du, eta ez du aldaketarik izango.

 

  • 28 AMARA-OSPITALEAK:
  1. lineak maiztasun aldaketa izango du. 5-8 minutuan behingo maiztasuna duen linea honek 6-7 minutuan behingo maiztasuna izango du, aurrerantzean, lanegunetan.

 

Ordutegi aldaketak izango dituzten lineak honako hauek dira:

  • 25 BENTA BERRI-AÑORGA:
  1. lineak aldaketa batzuk izango ditu irteera orduetan, bai Errekalden, bai Bulebarren. Helburua da ordutegiak 5. linearekin koordinatzea, ibilbidearen zati bat partekatzen baitute biek.

Errekaldetik lanegunetako azken irteerak 22:00etan, 22:30ean eta 23:28an izango dira, eta azken horrek Askatasunaren hiribidea 31n amaituko du zerbitzua.

Bulebarretik, azken irteerak 21:31n, 22:00etan eta 23:00etan izango dira, eta azken hori Beriotik igaroko da.

 

  • 13 ALTZA:

Lehen aipatutako lineetan (5, 17, 19, 5, 25, 26, 28 eta 33) egindako aldaketak direla eta, 13-Altza linea egokitu egin behar izan da. Hala, lanegunetan, Bulebarretik azken 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan izango dira. Era berean, Larratxon beste irteera bat gehituko da; zehazki azken irteerak 22:30ean, 23:00etan eta 23:30ean izango dira.