Berriak

Azaroaren 3an egingo den Global Innovation Day-rako 6 berrikuntza kasu praktikoetako bat izateko aukeratu dute Dbus

Pertsonen zerbitzura egindako eraldaketa digitala, Covid-19aren testuinguruan: Dbus-en kasua” berrikuntza praktikoa izango da azaroaren 3an Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en egingo den Global Innovation Day 2021 ekimenean aurkeztuko diren sei kasuetako bat.

Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia da, hain zuzen, Global Innovation Day, eta helburutzat dauka berrikuntzari balioa ematea eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzea, berrikuntza globalarekin bat eginez. Aurten, eraldaketa digitalarekin, iraunkortasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 kasu praktiko ezagutaraziko dira, eta, era berean, bat egingo du Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Astearen inaugurazioarekin. Han izango da Iñigo Urkullu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren buru.

Dbus aukeratu dute eraldaketa digitaleko ekintzak eta kontzientziazio sozialeko ekintzak egiten dituelako; izan ere, gai izan da, Covid-19ak eragindako pandemia krisiaren ondoren, bidaiarien konfiantza berreskuratu eta eskaria lehengoratzeko. Pandemia hasi zenetik, Dbus etengabeko aldaketak ezartzen aritu da, behar berrietara egokitzeko asmoz. Konfinamenduarekin batera, mugikortasuna murriztu egin zen (telelana, online ikasketak, aisiaren mugak), eta herritarrek garraio kolektiboarekiko konfiantza galdu zuten, Covid-19ak berak eta autobusetan gerta litezkeen pilaketek segurtasunik eza sentiarazten zietelako.

Ziurgabetasun-egoera horretan, Dbusek azkar egokitu behar izan zuen erabiltzaileen eskaera berrietara, eta beharrezkoa izan zen sail guztien arteko zeharkako lana, berrikuntza-prozesuek zerbitzu segurua bermatu ahal izateko. Ezarritako berrikuntzen artean, Innobasquek positiboki baloratu ditu pandemia hasi zenetik aldaketak eta egokitzapenak denbora errekorrean egiteko funtsezkoak izan diren software-garapenak.

Berrikuntza teknologikoei dagokienez, hauek izan ziren pandemiaren agertokian zerbitzu publikoa kudeatzeko funtsezko tresnak: matriz jatorri-helmuga sistema, neurrira egindako algoritmo bat sortuz, erabiltzaileen joan-etorrien fluxuak ezagutzea eta autobusen okupazioa denbora errealean ezagutzea ahalbidetu zuena; geltokien sentsorizazioa, geralekuen okupazioa ezagutzeko aukera ematen duena; eta EMV contactless, bidaia eskudirua erabili gabe ordaintzeko aukera ematen duena. Era berean, Dbusek egin zituen ekintzak une oro betetzen zirela transmititzen zuten kanpainak positiboki baloratu dira, bidaietan ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko. Adibidez: aireztapen-protokoloak ezartzea, barruan airearen kalitatea aztertzea autobusak, garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloak, Aenorren Covid ziurtagiria lortzea…

Ekintza berritzaileek bultzatutako erreakzio-gaitasun azkar horri esker, gure erabiltzaileen konfiantza izaten jarraitu ahal izan dugu; horren erakusgarri da gaur egun eskariaren berreskurapena % 83koa dela 2019arekin alderatuta, EINen arabera estatu mailan hiri-garraioaren erabilera berreskuratzeko batez besteko datua baino handiagoa.

Gainerako 5 berrikuntza-kasu praktikoak Aquadat, Zero Hondakin Fundazioa, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioa, Satlantis eta Sidenor dira, eta Dani Álvarez kazetariak aurkeztuko ditu zuzenean, streaming bidez, azaroaren 3an, BECen, Global innovation Day jaialdiaren hamargarren edizioan.