Berriak

Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute hiri garraioaren kategorian

electricopeq“Urteko Enpresak” izeneko sarien XXIII. edizioan Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute bidaiarien hiri garraioaren kategorian. “Autobuses&Autocares” aldizkari espezializatuak antolatutako sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute. Saria entregatzeko jendaurreko ekitaldia Madrilen egingo da, abenduaren 11an. Sariak 1992az geroztik ematen dira eta bidaiarien garraio operadore estatalek garatzen duten lana azpimarratzen dute beraien hiru negozio segmentuetan: garraio erregularra, lineaz kanpokoa eta hiri garraioa. Hiri garraioaren sailean, aurreko urteetan Bilbo, Logroño, Valentzia eta Coruñako hirietako enpresak saritu dira, besteak beste.

Epaimahaiak, independentea eta sektoreko pertsona garrantzitsuz osatuta dagoelarik, parte hartu duten enpresetako bakoitzaren ustiapen datuak aztertu ditu eta, ondorioz, sariarekin Donostian bidaiariek oro har erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortzen da; erabiltzaileek ere oso ondo baloratu dute, urteko azken gogobetetze inkestak erakusten duenaren arabera.

Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira garraio publikoaren erabilera handia eta autobus zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako ekimenak ere. Donostia da autobus erabilera indizerik handiena izan eta autobus zerbitzua efizientziarik handienaz eskaintzen duen hiria, donostiar bakoitzarengandik hurbilago dagoen eta abiadura komertzial eta puntualtasun handiarekin dabilen autobus sare batekin.

Berria irakurri (pdf)