Berriak

Dbus-ek % 28 baino gehiago murriztu du bere kontsumo elektrikoa

Argiak graduatzeko eta pizteko sistema adimendun berrien instalazioaren ondorioz, Dbusen elektrizitate kontsumoa % 28 baino gehiago murriztu da azken hilabeteetan. Zehazki, otsaileko kontsumoa azken zortzi urteotako kontsumorik txikiena izan da. Emaitzek erakusten dute energia kontsumitzeko joera beherantz doala nabarmen, Konpainiak erabiltzen ari den aurrezpen eta iraunkortasun politikari esker, bai bere instalazioetan, bai autobusen flotan bertan.

Dbusen instalazioetan azken urteotan sartzen ari diren hobekuntzei esker, Kotxetegien eraikina gero eta eraginkorragoa da energiari dagokionez, energia berriztagarriak erabiltzen direlako, eta orain dela gutxi sistema adimendunak instalatu direlako argiak graduatzeko eta pizteko.

2008an jada 222 panel fotovoltaiko instalatu ziren Dbuseko Kotxetegietan, eta horiek urtero 36.000 kWh inguru sortzen dute. Halaber, gaur egun argiaren kontsumoa murrizteko ekintzak egiten ari dira, bulegoetan zen tailerren inguruan, eta argiak aldatzen ari dira, une bakoitzeko beharren arabera argiaren intentsitatea graduatzeko.

Energiaren aprobetxamendu eraginkorra funtsezko alderdia da ibilgailu berriak erosteko orduan baita ere. 2012an MAN Lion´s City autobus hibridoa erosi izana da horren erakuslea, izan ere, erregaiaren kontsumoa murrizteaz gain, balaztatzearen energia ere berreskuratzen du, eta trakziorako energia bihurtzen. Halaber, duela gutxi ibilgailu bat erosi da, guztiz elektrikoa, berriro kargatzeko bere postuarekin, hirian bertan autobusen mantentze lanak egiteko.

Datozen hilabeteetan, Dbusek urratsak egiten jarraituko du, eraginkortasun energetikoaren eta iraunkortasun gero eta handiagoaren bidean, sartuta dagoen bateko eta besteko proiektuei esker, eta bere flota eta instalazioak progresiboki egokitzeari esker, kontsumoa eta atmosferara egiten diren igorpenak gero eta urriagoak izan daitezen Dbusek 2012. urtean igorpenetan 3.400 tona baino gehiago CO2 gutxiago bota zuela kalkulatzen da.