Berriak

Dbus-ek autobus artikulatu berriak erosiko ditu

Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek, 18 metroko autobus artikulatu erosteko lehiaketa plazaratu du. Lehenengo momentuan gehienez ere lau autobus artikulatu eskatuko direla. Aitzitik, aurreikusten da Donostiako Tranbia Konpainiak beste unitate batzuk ere eskatu ahal izango dituela, gehienez ere beste hiru, 4 urteko epean asko jota.

Eskaintzen diren autobusen luzera 18 metro inguru izango da, beheko pisu osoa izango dute, eskailera mailarik gabe sarbide guztietan. Gainera, hiru ate izan beharko dituzte, eta mugikortasun urritua duten pertsonentzako guztiz egokituta egongo dira, erdiko atean arrapala barneragarria dutela. Autobusen gutxieneko lekuak 140 bidaiari izango da, eta 2 aulki gurpildunetarako lekua izango da, propio egokitutako gunean.

Autobus berri hauek Donostiako autobus flotan funtzionatzen duten autobus artikulatu zaharrenak ordezkatuko dituztela dago aurrikusita. Gaur egun, Dbusen flotak 120 autobus ditu, 6,56 urteko batez besteko adinarekin, eta % 100 egokituta daude mugikortasun urria duten pertsonentzat.

Autobusik zaharrenak etengabe berritzen dira energetikoki eraginkorragoak diren beste autobus batzuekin ordeztuz, eta horrek nabarmen murriztu ditu Dbusen erregai kontsumoa eta ingurunera egiten dituen CO2 igorpenak; gaur egun, ibilitako kilometro eta biztanle bakoitzeko batez besteko kontsumoa 0,0003 da, hau da, Espainiako txikienetakoa. Halaber, eta etengabeko berritze horren ondorioz, 2008az geroztik, dieselaren 3,5 milioi litro baino gehiago Birziklatutako Olioetatik datorren biodieselarekin ordeztu dira. Horrek esan nahi du urtean eguratsera 10.000 tona inguru CO2 igortzea saihesten dela.