Berriak

Dbus-ek autobus zerbitzua handituko du Zuatzu eta Añorgan

5_25Erlazionatutako lineak: 0525

Otsailaren 17tik aurreraDbusek Zuatzuko eta Añorgako autobus zerbitzua hobetuko du, Benta Berriko linearen (5 linea) eta Benta Berri-Añorgako linearen (25 linea) ibilbideak luzatuta, alde horietako bizilagunen eta langileen premiei erantzuteko.

 IBILBIDEA LUZATZEA BENTA BERRIKO LINEAN (5 LINEA)

Dbusek bi geltoki gehiago jarriko ditu Zuatzuko enpresa parkearen barruan, eremuan zerbitzu zabalagoa emateko, gaur egun enpresa parkearen sarrerako geltokia baino ez dute-eta.

Geltoki berriak Zuatzu-Urola eta Zuatzu-Ulia eraikinen parean kokatuko dira, eta autobusak enpresa parkeko kale nagusitik ibiliko dira. Autobusak Boulevardetikaterako dira, goizeko 9:00etan hasiko dira, eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira.

Goizeko 7:00etatik 9:00etara zerbitzua Zuatzuko geltokiraino emango da, beti bezala, 6-8 minutuko maiztasunez.

Linearen ibilbide berria ikusi

IBILBIDE BERRIA AÑORGAKO ERDIGUNETIK BENTA BERRI-AÑORGA LINEAN (25 LINEAN)

Benta Berri-Añorga lineak (25 linea) beste ibilbide bat egingo du Añorgako erdigunearen eta Belartzaren arteanKarmengo Amaren aldeari zerbitzua emateko, orain arte alde horretan ez baitzegoen garraio publikorik. Horrela, autobusak Karmengo Amatik eta Errotazarretik ibiliko dira, Belartzara iritsi arte eta handik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko, Errekalde IIraino.

Neurri horrekin, Añorgako alde horretako bizilagunei zerbitzu hobea emateaz gain, linearen puntualtasuna hobetuko da, ibilbidea egiteko denbora gutxiago beharko delako.

Benta Berri-Añorga 25 linearen zerbitzua, Añorgara, Boulevardetik ateratzen da eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko da lanegunetan eta 30 minutuko maiztasunez larunbat eta jaiegunetan. Zerbitzu guztiak Belartzako industrialderaino helduko dira, Errekalden bukatzeko.

Linearen ibilbide berria ikusi