Berriak

Dbus-ek bere 130. urteurrena ospatuko du

2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean Dbusek bere 130. urteurrena ospatuko du jarduera ugariekin. 130 urte horietan Konpainiak bilakaera etengabea izan du bai eskainitako zerbitzuei dagokienez, bai zerbitzuen kalitateari dagokionez. 

Donostian zerbitzua ematen hasi zenetik 130. urte bete dituela ospatuta, Dbusek azpimarratu nahi du hiriari egiten dion ekarpena, garraio hurbila, irisgarria eta ekologikoa den heinean, bere emaitza onengatik eta iraunkortasunarekin duen konpromisoagatik nazioartean aitortu zaionez.     

130. urteurren honen programaren asmoa da egunetik egunera Dbuseko autobusak gero eta pertsona gehiagorengana hurbiltzea. 3 bloke tematiko izango ditu: 130 urteko historia, Ezagutu Dbus eta Dbus Hiri Berdea.

Programan era guztietako jarduerak agertzen dira: Dbusen izandako bizipenen gaineko kontakizunen lehiaketa bat eta Kotxetegietara egindako bisitak; haurrek material birziklatuekin autobusen maketak egiteko tailerrak; sarreren zozketak; “perching” ekintzak haziekin autobusetan; Konpainiaren egunerokoen narrazioa edo konpainiako langileentzako eta beraien senideentzako jarduerak, garraio publikoa sustatzeko iragarkiez eta kanpainez gain.

Ekintza horietako bat da #NikEreDbus kanpaina. Donostiako jende ezaguna da kanpainaren protagonista, esaterako, La Oreja de Van Gogh taldeko kideak, bere “El 28” abestiarekin 28-Amara-Ospitaleak linea ospetsu egin zutenak. Dbuseko ohiko erabiltzaileek ere parte hartzen dute kanpainan, gure autobusetan izan dituzten bizipen guztiak gogora ekarriz.LOVG Foto

> Bideoa ikusi (YouTube) 

Jarduerak etengabe egingo dira, Konpainiak sortu zenetik 130 urte betetzen dituenean hasita, eta datorren urteko uztailaren 18an bukatuko dira, egun horretan Konpainiaren lehen linea abian jarri zenetik 130 urte beteko baitira. Konpainia 1886ko abuztuaren 28an sortu zen, baina Konpainiak bere historiako lehen ibilbidea hurrengo urteko uztailaren 18an egin zuen. Kontxatik, Plaza Zaharretik eta Ategorrietatik egin zuen ibilbide hura, zaldiz tiratutako tranbia batekin. 

Uztailaren 19tik aurrera, asteartea, egitarauaren laburpen bat banatuko da autobusetan, eta markesinetan eta autobusen errotuluetan ere jardueren berri emango da, bai eta ikastetxe, kultur zentro, udal bulego eta elkarteetan ere. Gainera, antolatzen diren ekintzen gaineko informazio guztia Dbusen web orrian egongo da eskuragarri eta atal berezi bat sortuko da ospakizunerako. Bertan egitarau osoa nahiz sortzen diren materialak eta bideoak jarriko dira.

 Jarduera horien antolaketarekin bat egin nahi izan dute Donostiako erakunde batzuek eta hiritarrek. Hemendik gure esker ona erakutsi nahi diegu urteurren honetan laguntzeagatik eta jarduerak egiten laguntzeagatik.

Programa osoa deskargatu (pdf)

Poltsikoko programa deskargatu (pdf)

 

EGITARAUA 

1. 130 urteko historia 

Jardueren lehen blokeak Konpainiaren 130 urteko historia du ardatz, izan ere, urte horietan guztietan milioika pertsonak bidaiatu dute Dbuseko autobusetan. Milaka oroitzapen, pasadizo eta istorio, donostiarrek eta inguruko bizilagunek gogoan dituztenak.

 

  • Konpainiaren 130 urteak oroitzeko bideoa, Dbuseko erabiltzaile donostiarren lekukotasunekin (Bideoa ikusi – YouTube)
  • “Dbuseko oroitzapenak” izeneko kontakizunen lehiaketa, idatzizko kontakizunen edo argazki deskribapenen lehiaketa bat, erabiltzaileek autobusean izan dituzten pasadizoak edo istorioak ezagutzera eman ditzaten. Lehiaketa helduentzat zein haurrentzat izango da, eta haurrek ikastetxeen bitartez parte hartuko dute.. 
  • Dbusi buruz argitalpen historikoak sare sozialetan.   

 

2. Ezagutu Dbus

Jardueren bigarren blokeak Dbusek urte hauetan izan duen bilakaerari erreparatzen dio, bereziki azken hamarkadakoari. 

  • Dbusen eta hiriaren historiari buruzko gymkhana,  Olatu Talka kultur jaialdiaren programazioaren barruan. Pasa den maiatzaren 20an izan zen ekitaldia. 
  • Kronika Instagramen Dbuseko egunerokoaren gainean. 
  • Dbuseko langileei egindako elkarrizketak, Konpainia osatzen duten departamentu guztien funtzionamendua erakusteko eta hiritarrek Konpainiako eguneroko lana hurbiletik ezagutzeko. Bideo horiek Dbusen Youtube kanalean egongo dira ikusgai eta Konpainiaren sare sozialen bitartez zabalduko dira. 
  • Bisita antolatuak Kotxetegietara adin guztietako pertsonekin, ikastetxeetako neska-mutikoek gaur egun egiten dituzten bisitez gain. 11:00etan egingo dira, eta beharrezkoa izango da gutxienez 7 eguneko aurrerapenez izena ematea ([email protected].eus / 943 000 200). Egunak:

– Irailak 24

– Urriak 22

– Azaroak 19

– Abenduak 17

– 2017an bisita gehiago egingo dira, eta horiek aurrerago iragarriko dira.

 

3. Dbus Hiri Berdea 

130. urteurreneko jarduera gehienen ardatz nagusia da Dbus Hiri Berdea, non Konpainiaren izaera iraunkorra azpimarratzen den. 

  • Dbus Hiri Berdea kanpaina, Dbuseko autobusek hiria garbiago egon dadin egiten dutenaren gainean. Kanpaina honetan hainbat ekintza egingo dira, eta ekintza horiek bultzatzeko hainbat euskarri erabiliko dira, esaterako markesinak, autobusetako errotuluak edo sare sozialak. 

Iragarkia, Dbusen izaera jasangarriari eta irisgarriari buruz. Bideoa jada ikusgai dago Dbusen Youtube kanalean (Bideoa ikusi – YouTube) 

Cristina Enea Fundazioarekin elkarlana, Dbuseko erabiltzaileak ingurumenaren begirune eta zaintzarekiko sentsibilizatzera bideratutako dinamizazio ekintzak antolatzeko. Jarduerak ingurumenarekiko jarrera arduratsuak eta jasangarriak bultzatzera bideratuko dira, informazioaren bidez eta naturarekiko elkarreraginaren bidez. Besteak beste, hazien “Perching”-erako ekintzak jarriko dira abian autobus elektrikoetan eta hibridoetan. Gainera, Dbusek Kristina Enea Fundazioko udako jardueren agenda babestu du.

 

  • ONCEko asteburuko kupoiaren edizio berezia (2016ko abuztuaren 28an), Dbusen 130. urteurrenari dedikatua. Abuztuaren 20etik aurrera salmentan jarriko da. 
  • Autobus Berdea izeneko Haurrentzako Tailerra: sorkuntza tailer bat egingo da Aiete Kultur Etxean Donostia Kulturarekin elkarlanean, eta bertan 12 urtera bitarteko neska-mutikoek parte hartu ahal izango dute. Materialak birziklatuz autobus maketak sortuko dituzte. Tailerraren ondoren maketarik nabarmenenak aukeratuko dira, eta kultur etxean jarriko dira ikusgai. Tailerrak urriaren 22an eta 29an eta azaroaren 19an eta 26an egingo dira. Beharrezkoa da aurretik izena ematea: [email protected] / 943 000 200. 
  •  #NikEreDbus Kanpaina, garraio publikoa batetik bestera ibiltzeko modu iraunkor gisa erabiltzearen garrantzia azpimarratzeko. Iragarki formatuko bideoak izango dira. Donostiako pertsona ezagunek parte hartuko dute, esaterako La Oreja de Van Gogh taldeko kideek, bai eta Dbus erabili ohi dituzten profil askotako pertsonek ere. 
  • Bi astean behin Instagrameko lehiaketa, #NireDbusHiria, non erabiltzaileek Dbuseko zerbitzuek hiriaz gozatzeko ematen dituzten aukerak partekatu ahal izango dituzten. Beren argazkia argitaratu beharko dute Instagramen #NireDbusHiria etiketa erabiliz, eta Dbuseko Instagram profilean, eta berrargitaratu egingo dira Dbuseko Instagram profilean. Lehiaketan hainbat kolaboratzaileren partaidetzarekin egin da, eta horietako bat Fnac da. 
  • Donostia Kulturarekin elkarlana, kulturaren bitartez mugikortasun iraunkorra bultzatzeko, hirian antolatutako kultur ekitaldietara joateko autobusa erabiltzera bultzatuko baitira erabiltzaileak. Ekintza horrek lagundu egingo die erabiltzaileei hiriko kultur guneekin lotuta dauden lineak hobeto ezagutzen (kultur zentroak, antzokiak, kontzertu aretoak, etab.).

 

Halere, Hiri Berdea ekintzak 130. urteurreneko ospakizunek baino ibilbide luzeagoa izango du, denboran iraungo duten komunikazio lerroetako bat izango baita, hainbat erakunderekin elkarlanean arituta (Cristina Enea Fundazioa, Aranzadi Elkartea, Donostia Kultura, etab.). 

Era berean, 130. Urteurrenaren baitan jai bat antolatuko da Kotxetegietan Dbuseko langileentzat eta beraien senideentzat. Jai horretan tailerrak eta jolasak egingo dira txikienentzat, eta Konpainiako zati diren pertsona guztiek mugarri garrantzitsu hori elkarrekin partekatzeko aukera izango dute.