Berriak

Dbus-ek bigarren “perching” ekintza abiarazi du eta sasoiko haziak banatuko ditu berriro autobusetan

Sasoiko haziekin egindako lehen “perching” ekintzaren arrakastaren ondoren, banatutako 2.000 hazi poltsa agortu baitziren, Dbusek bigarren hazi banaketa abiarazi du Konpainiaren 130. urteurrenaren programazioaren barruan. Haziak flotako autobus hibridoetan banatuko dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia duten autobusak baitira.pertxak_abendua

Oraingo honetan, zerba barietate desberdinen haziak dira, eta autobusen heldulekuetan jarriko dira abenduaren 13, 14 eta 15ean, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko.  Urrian bezala, orduan ziazerben haziak banatu baitziren, jarduera hau Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da. Ekintzarekin asmoa da ingurumenarekiko errespetuaren eta bizimodu osasungarriaren balioaren garrantziaz sentsibilizatzea, hiriko baratzak bultzatuta. 

Zerba haziak (Beta vulgaris), berez negukoak dira eta oso deigarriak dira, zerba kirtenek kolore askotarikoak direlako. Nekazaritza iraunkorretik datozen haziak dira, dituzten zigiluek egiaztatzen duten moduan: Ekoizpen Ekologikoko Euskadiko eta Europako zigiluak eta Euskadiko biobaserritar agroekologikoen zigilua. Hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola landatu jakiteko jarraibideak datoz. Guztira 2.000 hazi poltsa banatuko dira, hiriko zonaldeetako autobus lineetan.

Ekintza honekin Dbusek agerian jartzen du garraio publikoaren erabilera eta bizimodu osasuntsuaren balioak bultzatuz ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa.  Bere flota da Euskadiko flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena, eta elektromugikortasunaren erreferente nagusietako bat da Espainian, izan ere, bere 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira eta 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido ditu.

irudia_insta_kolore

 

Jarraipena sare sozialetan

Bigarren “perching” ekintza hau ere sare sozialetan jarraitu ahal izango da, #HiriBerdea hastagarekin, non erabiltzaileek landareen eboluzioa partekatu ahal izango baitute. Hil hauetan, erabiltzaileek lehen “perchingean” banatu ziren ziazerba hazien argazkiak argitaratzen joan dira, nola joan diren poliki-poliki aldatzen ikusteko.