Berriak

DBUS-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2012ko memoria argitaratu du

Dbusek 2012ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du.

2012ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2012an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaiari kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta Espainian zein nazioartean eskuratu dituen sariak ere. Txostenak, halaber, Konpainiaren eta bere antolamenduaren deskribapen zabala eskaintzen du.

Memoriak azpimarratu egiten du Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen direnak.

Dbus ahalegin handia egiten ari da hiria gero eta hobea izan dadin, gero eta bizigarriagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa. Hiriaren erronka estrategiko horretan, funtsezko zutabea dira autobusa eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak.

Dokumentua Europar Batasunak definitutako Global Reporting Initiative (GRI) gidaren 3.0 bertsioaren arabera idatzita dago. Dokumentua, formala eta publikoa dena, Dbuseko web orrian dago eskuragarri.

Memoria ikusi