Berriak

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2014ko memoria argitaratu du

electrico portada 1Dbusek 2014ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du. Memoria web orri honetan bertan dago eskuragarri.

2014ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2014an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaiari kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta  eskuratu dituen errekonozimenduak ere. Txostenak, halaber, Konpainiaren eta bere antolamenduaren deskribapen zabala eskaintzen du.

Memoriak azpimarratu egiten du Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein  bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen direnak. 

Dbus ahalegin handia egiten ari da hiria gero eta hobea izan dadin, gero eta bizigarriagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa. Hiriaren erronka estrategiko horretan, funtsezko zutabea dira autobusa eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak.