Berriak

Dbus-ek erregaia eta CO2 igorpenak murrizten dituzten 5 ibilgailu hibrido gehitu ditu bere flotan

IMG_2546 webAbenduaren 29an Dbusek 12 metroko 5 autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, eta laster hasiko dira ibiltzen Donostiako hiri autobusen lineetan. Autobus hibridoaren modeloa SOLARIS Urbino Hybrid 12 da, eta ingurumena gehiago errespetatzen duen Euro 6 igorpenetarako teknologia dauka, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabearen erakusle.

Dbus hiriko garraio enpresen artean fabrikatzailearen teknologia berri hori, hau da, igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen teknologia daukaten autobusak erosten aitzindari da. Ibilgailuekin Konpainian dauden autobus diesel zaharrenak ordeztuko dira poliki-poliki, flota berritzeko planarekin jarraituta.

Autobus hibridoak SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi zaizkio. Gaur egun SOLARIS enpresak autobus ugari ditu arrakasta handiz zirkulatzen Europako hiri garrantzitsuetan, esaterako Frantzian, Alemanian, Norvegian, etab. Dagoeneko Dbusek probatuta zituen ibilgailuak, autobusen fidagarritasuna eta eraginkortasuna egiaztatzeko. Autobus hauen erosketarako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailetik diru-laguntza jasoko da.

Autobus hibrido horietan, propultsio elektrikoa eta diesela konbinatuta eta Euro 6 teknologiako motorrak erabilita, kontsumoak txikiagoak izango dira kenduko diren autobusenak baino, eta horrek erregaian %25-30 aurreztea ekarriko du eta, era berean, atmosferara 225 tona CO2 gutxiago igorriko da urtean, hirian aire garbiagoa eta osasungarriagoa egotea bermatzeko.

 Autobus berriak ekologikoagoak dira eta gehiago errespetatzen dute ingurumena, izan ere, Ion-Litio bateriaz eta Start-Stop sistemaz hornituta daude; beraz, geldialdietan modu elektrikoan baino ez dute funtzionatuko, eguratsera gasik igorri gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik sortu gabe.  Gainera, frenatze energia birsortzeko duen funtzioari esker, motorrak frenatze uneak aprobetxatuko ditu elektrizitatea sortzeko eta propultsioko bateriak kargatzeko, eta ondorioz suabeago frenatzeko eta energiari etekin handiagoa ateratzeko.

IMG_2555 webSOLARIS autobus berriak pertsonalizatu egin dira Konpainiarentzat, bidaiarien egungo premietara egokituta egoteko. Hala, DTKren eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute 2 aulki gurpildunetarako lekura iristeko. Horretaz aparte, autobusek makurtzeko sistema bat edukiko dute ibilgailuaren zorua eta geltokia altuera berean jartzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, gurpildun aulkian doazenak eta haurren kotxeak errazago sar daitezen.  Mugikortasuna murriztuta dutenentzako eserlekuak ere badituzte, eta autobusen barrualdean zein kanpoaldean itsuentzako eta ikusmena murriztua dutenentzako informazio sistema akustikoak ere bai; beraz, autobus berriak Dbusek duen soinu bidezko informazio sisteman integratuta egongo dira.  

 Autobus berriek segurtasunez frenatzeko ABS + ASR  sistemak izango dituzte, Thermoking klimatizadorea, ate azkar bikoitzak eta irristagarriak, barruko LED argiak eta eguneko kanpoko argiztapen sistema ere. Horrez gain kamerak izango dituzte ateetan eta atzera martxako kamera ere bai, bidaiariak igotzean eta jaistean eta gidatzean maniobrak egiten direnean segurtasuna handitzeko.

 Orain arte Dbusek autobus hibrido bat zuen zerbitzuan, eta horren emaitzak bikainak izan dira, erregaian aurrezteko zeuden aurreikuspenak bete eta are gainditu baitira.  SOLARIS etxeko EURO 6 teknologia duten lehen autobus hibrido hauek erosita Dbusek garbiagoak eta efizienteagoak diren autobus gehiago izango ditu bere flotan, donostiarrei eta hiria bisitatzera etortzen direnei zerbitzua emateko.