Berriak

Dbus-ek eta Club de Creativos-ek sormen lehiaketa bat antolatu dute “c de c” publizitate kongresuaren barruan

CARTEL-2_eu2018ko apirilaren 12tik 14ra bitartean sormenari buruzko “c de c 2018” urteko kongresua egingo da Donostian, eta kongresu horren barruan Dbusek eta Club de Creativos erakundeak sormen lehiaketa bat abiarazi dute autobusa publizitaterako euskarri gisa erabiltzea sustatzeko eta sektoreko ikasle eta profesionalen artean sormena bultzatzeko. Horretarako, publizitate diseinu bat landu beharko dute Dbuseko autobus baterako

Club de Creativos da publizitateko profesionalak, ikasleak eta iragarleak elkartzen dituen erakundea, sektoreko talentua hobetu eta batzeko asmoarekin. Urtero “c de c” kongresua antolatzen du, eta gaur egun estatu mailan sormenaren alorrean dagoen hitzordu nagusia da, Komunikazioaren industriako 1.800 profesional inguruk parte hartzen baitute.  Kongresu honen barruan ematen dira Sormenaren Sari Nazionalak. 

2018ko edizioan autobusetarako publizitate diseinurik hoberena ere sarituko da. Saria Dbusek eta Club de Creativosek antolatu dute, Promediosen babesarekin, berak kudeatzen baitu Donostiako markesina eta autobusetako publizitatea. Asmoa da sormena sustatzea, baita autobusa publizitaterako euskarri gisa erabiltzea ere, inpaktu bisual handia eta ezaugarri bereziak dituelako.

Kategoriak 

Lehiaketa diseinuaren, komunikazioaren, publizitatearen eta marketinaren munduko pertsonentzat da, eta 2 kategoria edukiko ditu. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da bertan: 

- PROFESIONALEN kategoria: marketin, publizitate eta diseinuaren sektoreko profesionalak. 

- IKASLEEN kategoria: diseinuarekin eta sormenarekin lotura duten ikasketak egiten ari diren ikasleak.  

Izena ematea eta lanak entregatzea 

- 2017ko azaroaren 21etik abenduaren 1era arte emango dira izenak, Club de Creativos erakundearen webgunean (www.clubdecreativos.com). 

- Lanak entregatu, berriz, 2017ko abenduaren 4tik 2018ko urtarrilaren 30era bitartean entregatuko dira, Dbusen bulegoetan, posta bidez edo bertara joanda (Dbus, Fernando Sasiain kalea, 7. 20015, San Sebastián). 

 Lanen aukeraketa 

- 1.Fasea: Sormenaren 2018ko Sari Nazionalaren epaimahaiak finaleko 10 lanak aukeratuko ditu bere botoen bitartez, eta martxoaren 7an jakinaraziko dira lan horiek. 

- 2.Fasea: ondoren, lehiaketaren antolatzaileek izendatutako epaimahaiak kategoria bakoitzeko lan irabazleak aukeratuko ditu. 

- 3.Fasea: “c de c” sortzaileen kongresuak irauten duen bitartean (2018ko apirilaren 12tik 14ra) kategoria bakoitzean irabazi duten lanak ikusgai egongo dira Dbuseko autobus bitan; izan ere, diseinu irabazleak errotulatu egingo dira autobus bi horietan.   

 Sariak 

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da, eta sariak Sortzaileen Kongresuaren azken egunean entregatuko dira, Donostiako Kursaal Jauregian: 

- PROFESIONALEN kategoria: 1.500€ eta beren lana Dbuseko autobus batean 2 hilabetez erakusgai jartzeko aukera. 

- IKASLEEN kategoria: 1.000€ eta beren lana Dbuseko autobus batean 2 hilabetez erakusgai jartzeko aukera.

 Oinarriak 

Lehiaketaren oinarriak Dbusen webgunean  (www.dbus.eus) eta Club de Creativos erakundearen webgunean (www.clubdecreativos.com) daude eskuragarri.

Oinarriak ikusi (pdf)

Briefing 

Briefing ikusi (pdf)

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet