Berriak

Dbus-ek proiektu pilotu bat jarri du abian bere autobusetan banku txartelekin ordaindu ahal izateko

Cartel_marquesinaAutobuseko bidaia banku txartelarekin ordaintzea errealitatea da jada Dbuseko 16-Igeldo linean eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linean. Dbusek GEKOIN INGENIEROSekin eta Santander Bankuarekin  batera garatu duten proiektu pilotu bat da, zeinak bidaia kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaintzen uzten baitu.

Horrela, erabiltzaileei autobusera igotzea errazten zaie eta ibilgailuen efizientzia eta abiadura komertziala hobetzen da. Garraio publikoko sistema teknologiko berritzailea da eta beste hiri batzuetan ere erabiltzen ari da, hala nola Londresen edo Madrilen. Aurreikusita dago proiektu pilotua urtebete irautea eta MUGI txartelekin ordaintzeko sistemaren osagarria da. 

Horretarako, bidai txartelak baliozkotzeko makina berriak jarri dira gidariaren postuaren ondoan. Makinak identifikatzeko, txartelen eta ordainketa egiten uzten duten aplikazioen logoak dituen pegatina bat erabiliko da. Bankuko txartel bakoitza edo mugikorreko aplikazio bakoitzak erabiltzaileak nahi beste bidaiak ordaintzen uzten du, noizbehinkako bidai txartelaren prezioan eta komisiorik gabe.  

Era berean, txartelarekin ordaintzea uzten duten autobusek errotulazio berezia edukiko dute, erraz ezagutzeko. Sistema hau sei autobusetan jarri da, eta nagusiki autobus horiek 16 eta 45 linean emango dute zerbitzua, baina Dbuseko beste linea batzuetan ere egon daitezke.  Kanpaina osatzeko, kartelak jarriko dira markesinetan eta informazioa emango da geltokietan eta Dbusen informazio kanaletan.

Kontakturik gabeko txartelak eta aplikazioak

Kontakturik gabeko Mastercard, Visa eta American Express kreditu eta zordunketa txartelez gain, sistemak aplikazio hauekin ordaintzea ere onartuko du, pixkanaka-pixkanaka aplikazio gehiago sartuta:

– Apple Pay: American Express txartelekin.

– Samsung Pay: Banco Santander, La Caixa, Imagin, Abanca eta Sabadell bankuen Visa eta Mastercard txartelekin.

– Beste banku erakunde batzuen VISA eta Mastercard txartelak, erakunde horien appen bitartez: Santander Wallet, BBVA Wallet, Vodafone Wallet, La Caixa Wallet, etab.

Sistema berriak abantaila ugari dauzka: Alde batetik, erabiltzaileei ordainketa errazten zaie, ez baitute garraio txartelik edo eskudirurik beharko bidaia ordaintzeko. Eta, bestetik, sistema erabat segurua da. Bidai txartelak erosteko moduari buruzko informazioa sinplifikatu ere egiten da, eta ez da beharrezkoa bidai txartela edo garraio txartela aurretik erostea. Horrez gain, ordainketa arinago egiten da autobusean sartzean, geldialdi bakoitzaren iraupena murriztuta eta bidaietan denbora gutxiago egiteko aukera emanda. Horrela, garraio publikoaren erabilera bultzatzen da.

Egunero eskudirutan bilduko den dirua gutxiago izatea ere ekarriko du, likidazio lanak erraztuta. Gaur egun, Dbuseko autobusetan urtean egiten diren bidaien %7,47 ordaintzen dira eskudirutan. Gainera, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonek ez daukate zertan legezko monetarik eduki, beren banku txartelekin ordaindu baitezakete bidaia.

16 linea da Dbuseko autobus linea turistikoenetako bat, hiriaren erdialdea Antiguorekin eta Igeldorekin lotzen baitu. 45 lineak, berriz, erdialdearekin, Antiguorekin, Unibertsitateekin eta Aietekin lotzen ditu Renfe eta autobus geltokiak. Beste lurralde batzuetako eta gure hirira bisitan datozenek gehien erabiltzen duten bi lineak dira; beraz, aurreikusten da proiektu pilotua oso erabilgarria izango dela bertan bidaiatzen duten pertsonentzat. 

Informazio gehiago