Berriak

Dbus-ek Uliako Taxibus zerbitzua hobetuko du

TaxibusUliaAbuztuaren 1etik aurrera, asteartea, Dbusek Uliako Taxibus zerbitzua –TB6– hobetuko du, Gros aldeak eta Ategorrietako aldeak Uliarekin duten konexioa hobetuta. Zerbitzuaren baldintzak hobetzeko, erreserbak egiteko epea luzatuko da eta Kolon pasealekuko irteera orduak aldatuko dira.

1) Zerbitzua erreserbatzeko epea: eskaripeko zerbitzu hau erreserbatzeko epea luzatzea da hobekuntza nagusietako bat. Hobekuntzarekin, erreserbak 30 minutuko aurrerapenez ere egin ahal izango dira, hau da, lehen baino 30 minutu gutxiagoko epearekin (60 minututik 30 minutura igaro da epea) eskatu ahal izango da zerbitzua. Beraz, zerbitzua malguagoa izango da, erabiltzaileen erosotasunerako.

2) Kolon pasealekuko ordutegi berriak: era berean, Kolon pasealekutik Uliako aterpetxerako irteera orduak aldatuko dira, 5 minutu aurreratuta. Hauek dira ordutegi berriak:

Kolon pasealekuko irteera orduak:

7:10 – 8:10 – 9:10 – 10:10 – 11:10 – 12:10 – 13:10 – 14:10 – 15:10 – 16:10 – 17:10 – 18:10 – 19:10 – 20:10 – 21:10

Uliako aterpetxeko irteera orduak:

 7:30 – 8:30 – 9:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30– 20:30 – 21:30

Zerbitzuaren gainerako ezaugarriak orain artekoak berak izango dira.

Hobekuntza horiek 2016ko apirilean zerbitzuan egindako aldaketen osagarriak dira. Orduan zerbitzuaren ibilbidea Uliako Aterpetxeraino luzatu zen eta egunean zerbitzu gehiago ezarri ziren, igande eta jaiegunetan ere zerbitzua emanda.

Era berean, bidaia MUGI txartelarekin ordaintzeko aukera ezarri zen, MUGIren hobariez baliatu ahal izateko eta Dbuseko gainerako lineekin linea aldaketa egin ahal izateko. Zerbitzuan egindako hobekuntzen ondorioz nabarmen handitu da zerbitzuaren erabilera

Aurten, 11.535 bidaia erregistratu dira, eta zerbitzua aldatu aurretiko 12 hilabeteetan 1.677 bidaia erregistratu ziren. Hau da, zerbitzuko bidaiak sei aldiz gehiago izan dira.  Batez beste, gaur egun hilean 961 bidaia egiten dira, eta aurretik, berriz, 161 bidaia erregistratzen ziren hilean.