Berriak

Dbus-eko APP-ak 68.541 deskarga baino gehiago lortu ditu

captura_app_ilustrazioaDbuseko app-a da donostiarrek gehien erabiltzen dituzten udal aplikazioetako bat. Aurtengo ekainean aplikazio mugikorraren bertsio berria kaleratu zen, eta harrez gero app-aren  68.541 deskarga baino gehiago egin dira. 

App-a doakoa da eta Android, iOS eta Windows Phoneko online dendetan deskargatu daiteke. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Azken bertsioak informazio osotuagoa eskaintzen du eta hobekuntza ugari aurreko bertsioen aldean, hala nola iritsiera alertak, hurrengo zerbitzuen gaineko informazioa, Mugi txartela kargatzeko sarbidea, soinu bidez informazioa edo tutorial bat. 

Era berean, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bertsio zaharrek funtzionatzeari utziko diote; beraz, garrantzitsua da erabiltzaileek app-a eguneratzea mugikorrean eta azken bertsioa deskargatzea.