Berriak

Dbus-eko autobusetan bigarren makina balioztatzaile batean ordaindu ahal izango da – COVID 19

COVID-19 birusak sortutako egoera berrian eta Dbuseko autobusetan ordainketa arintzeko asmoz, ibilgailuaren aurreko aldean zeuden makina balioztatzaileetako bat erabili ahal izango da ordaintzeko. Makina orain arte ez zegoen erabilgarri. Era horretan, erabiltzaileek bi makina dituzte erabilgarri autobus bakoitzean ordainketa egin ahal izateko: erdialdean kokatutako makina eta aurreko aldean dauden makina balioztatzaileetako bat. 

Gidariaren eta erabiltzaileen arteko segurtasun tartea bermatu ahal izateko, orain dela aste batzuk aurreko aldea zintaz itxi zen. Zinta horren ordez, orain plastiko bat eta kate bat  jarriko dira eta, horrela, eskuineko makina erabili ahal izango da. Bigarren makina hori martxan duten lehen autobusak zirkulatzen ari dira jada, eta espero da datozen egunetan autobus guztiek aukera hori erabilgarri edukitzea. Oraingoz, gidariaren eserlekuaren ondoko txartel makina ez dago erabilgarri.

MUGI / Lurraldebus txartelak jarraitzen du ordaintzeko modu bakarra izaten, txartelaren modalitate guztiak erabili ahal izango direlarik, eta oraindik ezinezkoa da eskudiruz ordaintzea, ez eta kontakturik gabeko EMV banku txartelarekin eta Bat eta Barik txartelekin ordaintzea ere. Erabilgarri dauden bi makina balioztatzaileak behar den bezala erabiltzeko, beharrezkoa da aurreko erabiltzailea baliozkotu egin dela adierazten duten argiak itzali arte zain egotea, makina blokeatuta geldi ez dadin. Ordainketa egiteko unean ere gorde egin behar da beste erabiltzaileekiko tartea.

Neurri horiekin batera, azken asteotan beste ekintza hauek ere gauzatu dira zerbitzuan:

– Ibilgailuaren erdiko atetik sartzen da autobusera eta, jaitsi, berriz,  atzeko atetik jaisten da, autobusera sartzen diren erabiltzaileen eta autobusetik jaisten direnen artean gomendatutako distantzia mantentzeko. Ezin da aurreko atetik sartu. Mikrobusen kasuan, sarrera eta jaitsiera ate beretik egiten dira.

– Ezin dira erabili aurreko bi eserlekuak, gidariaren lanpostutik hurbilen daudenak. Seinaleztatu egin dira erabili daitezkeen eserlekuak, bai eta erabili ezin direnak ere. Zutik doazen pertsonei, beste erabiltzaileekiko segurtasun distantzia gordetzeko gomendatzen zaie.

– Ibilgailu modeloaren arabera, mugatu egin da gehienez ere ibil daitekeen erabiltzaile kopurua. Honako hauek dira gomendioak: 20 pertsona 12 metroko autobusetan, 14 pertsona 10 metroko autobusetan, eta 8 pertsona mikrobusetan. Informazio hori erabilgarri dago ibilgailuetara sartzeko ateetan.

– Autobusak gauez garbitu eta desinfektatuko dira Kotxetegietan eta zerbitzua ematen ari diren bitartean ere bai.