Berriak

Dbus-eko autobusetan maskarak derrigorrez erabili beharra eta edukiera berria – COVID 19

COVID-19 dela-eta, agintarien oharpenei jarraituta eta prebentzioa sendotzeko neurri gisa, maiatzaren 4tik aurrera, hau da, astelehen honetatik aurrera, derrigorrezkoa da garraio publikoan maskarak erabiltzea, hurrengo abisura arte.

Horregatik, Dbuseko erabiltzaileek maskara erabili beharko dute autobusera sartu ahal izateko. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ibilbide osoan eta erabiltzailearen erantzukizuna izango da betebehar hori errespetatzea.

Era berean, beste maskara banaketa bat egiten ari da garraio publikoan, Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak koordinatuta. Orain dela zenbait aste egin zuten bezala, babes zibileko langileak arituko dira Dbuseko autobus geltokietan erabiltzaileei autobusetara sartzean maskarak banatzen. Dauden guztiak agortu arte banatuko dira maskarak, eskaera gehien duten autobus geltokietan.

Maskaren erabilera 6 urtetik beherakoentzat

6 urtetik gorakoek maskara derrigor erabili behar dute autobusetan, Osasun Ministerioak maiatzaren 19an emandako SND/422/2020 Aginduak hala ezartzen baitu.

Beraz, 6 urtetik beherakoak ez daude erabiltzera behartuta; halere, gomendatzen da 3 eta 5 urte bitartekoek maskara erabiltzea.

Autobusen edukiera berria

Egoera berri honen aurrean, bihartik aurrera, maiatzak 5, eguneratu eta handitu egingo dira Dbusen autobusetarako gomendatutako edukierak:

– 12 metroko autobusak: 36 pertsona

– 18 metroko autobusak: 57 pertsona

– 10 metroko autobusak: 25 pertsona

– Mikrobusak: 14 pertsona

Era horretan, hemendik aurrera erabili ezin diren jarlekuak baino ez dira adieraziko. -Erabiltzaileen erantzukizuna izango da argibide horiek errespetatzea, bai eta erabiltzaileen artean ahalik eta tarterik handiena gordetzea ere. Gogoan izan ezin dela taldean bidaiarik egin autobusean. 

TB6 Uliako Taxibusaren zerbitzua dela-eta, erreserba eta zerbitzu bakoitzean soilik bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute, kenduta desgaitasunen bat duten pertsonak, adingabeak edo adinekoak laguntzeko bada edo justifikatutako beste arrazoiren bat baldin badago. Kasu horretan egiaztatu egin beharko da.

Datozen asteotan, Dbusen zerbitzua handitu ahal izatea espero da, egoera berrira egokitzeko.