Dbuseko gaueko zerbitzuaren aldaketa
COVID-19aren ondorioz, agintarien jarraibide berriei jarraituz, larunbatetik aurrera, azaroak 7, Dbusen zerbitzua berriro aldatuko da, eta azken irteerak beranduenez 22:30ean izango dira (hasierako edo bukaerako geltokietatik), linea bakoitzaren ordutegiaren arabera.
*28-Amara-Ospitaleak lineak (Boulevardetik Ospitaleak alderantz) 22:32ean duen irteera 22:30ean izango da.
Gautxori zerbitzurik ez da egongo, besterik jakinarazi arte.
Halaber, Dbuseko gainerako zerbitzuek berdin jarraituko dute.