Berriak

Dbuseko Gautxori zerbitzuen ordutegien aldaketa

Abuztuaren 21etik aurrera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 01:30etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta.

Aste honetatik aurrera, beraz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan hauek izango dira ordutegiak: 

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

Zerbitzu hauetan emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistemak martxan jarraituko du, ibilbideko zenbait tokitan.