Berriak

Ordutegiak eta lineak- COVID-19 / Abuztuaren 1etik aurrera

Abuztuaren 1etik aurrera, larunbatez, Dbuseko linea guztiak martxan jarriko dira, eta asteko egun guztietan eta egun osoan emango dute zerbitzua, asteburuetako zerbitzua nabarmen handituta.

Lineen ordutegiek behin-behinekoak izaten jarraituko dute, datorren irailaren 7an Dbus ohiko zerbitzua berriro eskaintzen hasi arte.

Salbuespen moduan, 39-Urgull, 43-Anoeta-Igara eta 26-Amara-Martutene lineak 27 Poligonoan eskaintzen duen zerbitzua ez dira ibiliko.

Era berean, abuztuaren 1etik aurrera  21-Mutualitateak-Anoeta linea Easotik igarotzen hasiko da berriro.

Bestalde,  uztailaren 30etik aurrera, osteguna eta jai bezpera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 2:00etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta.

Zerbitzuak honako hauek izango dira:

1) ASTELEHENETIK OSTIRALERA

Astelehenetik aurrera, abuztuak 3, zerbitzua honako hau da:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

2) LARUNBATETAN

Larunbatetik aurrera, abuztuak 1, zerbitzua honako hau da:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

3) IGANDE ETA JAIEGUNETAN

Igandetik aurrera, abuztuak 2, zerbitzua honako hau da:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

4) GAUTXORI ZERBITZUAK 

Ostegunetik aurrera, uztailak 30, zerbitzua honako hau da:

Zerbitzuak ikusi  (pdf-a)