Berriak

Ordutegiak eta lineak- COVID-19

Astelehenetik aurrera, ekainak 22, COVID-19aren ondoriozko egoeraren ondoren zerbitzua hobetzeko duen plana ezartzen jarraituko du Dbusek. Horretarako, orain arte kenduta zeuden lineak martxan jarriko ditu eta beste  linea askoren maiztasuna hobetuko du, datozen egunetan erabiltzaileen %99k Dbuseko sarearekin garraio publikoa eduki dezan. Eskaintzaren pixkanakako hobekuntza eskaeraren igoera progresiboaren arabera egiten ari da. 

1) ASTELEHENETIK OSTIRALERA

Zerbitzuak honako hauek dira:

Zerbitzuak ikusi ( pdf-a)

2) LARUNBATETAN

Zerbitzuak honako hauek dira:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

3) IGANDE ETA JAIEGUNETAN

Zerbitzuak honako hauek dira:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

4) GAUTXORI ZERBITZUAK 

Zerbitzuak ikusi 

Eskaintza zabalago eta normalizatuago batera igarotzeko behin-behineko hobekuntza bat da, eta erabiltzaile kopuruaren igoerarekin batera joango da. Eskaintzaren oinarri hori hobetu ahal izango da hala behar duten bidaiak indartuz.

Ordaintzeko sistemak autobusean

 Flotako ia autobus guztiek dute jada babes manpara gidariaren postuan, eta espero da datozen egunetan Dbuseko linea guztietan ibilgailuaren aurreko atetik sartu ahal izatea. Autobus horietan, gainera, kontakturik gabeko EMV banku txartelarekin eta BAT eta BARIK txartelekin ordaindu daiteke, eta MUGI/Lurraldebus garraio txarteletan online egindako kargak aktibatu ere egin daiteke. Eskudiruz ordaintzeko aukerak, berriz, kenduta jarraitzen du.