Berriak

Dbus-eko zerbitzuaren aldaketa, COVID-19a dela-eta

COVID-19a dela-eta, astelehenetik aurrera, martxoak 23, Dbuseko zerbitzuak aldatuko dira, hurrengo abisura arte, eskaintza egoera berrira egokitzeko.

1) Astelehenetik ostiralera, orain arte larunbatetan ematen zen zerbitzua emango da. Beraz, azken irteerak 22:30ean izango dira beranduenez (ikusi informazioa geltokiko iragarki taulan, webgunean eta appean).

Era berean, 5-Express (Unibertsitatea-Zuatzu) linearen zerbitzua emango da:

  • Irteerak Boulevard-Zuatzu: 6:27 – 6:47 – 7:25 – 7:50 – 8:10 – 8:20 – 8:39 – 8:48 – 8:56 – 9:13. Eta 9:45etik 19:45era 30 minuturo.
  • Irteerak Zuatzu-Boulevard: egunero 9:32ak arte. Eta 10:13etik 20:13era 30 minuturo.

28-Amara-Ospitaleak lineari dagokionez, irteera guztiak Sanitas-eraino iritsiko dira. Era berean, ondorengo orduetan linea Miramoneraino iritsiko da:

8:10 – 9:42 – 10:42 – 11:47 – 12:47 – 13:47 – 14:47 – 15:47 – 16:42 – 17:42 – 18:42 – 19:42

2) Larunbat, igande eta jaiegunetan: Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

3) TB6 Uliako Taxibusa

COVID-19a dela eta, agintaritzen adierazpenei kasu eginda, TB6 Uliako Taxibusaren zerbitzua aldatu egin da.

Taxibusen erreserba eta zerbitzu bakoitzean soilik pertsona batek bidaiatu ahal izango du, kenduta desgaitasunen bat duten pertsonekin, adingabeekin edo adinekoekin badoa edo justifikatutako beste arrazoirengatik bada, eta kasu horretan egiaztatu egin beharko da.