Berriak

DBUS-en 125. urteurrena dela, PEÑALOSA jaunak Donostian eman duen hitzaldiak arrakasta handia izan du

Gil_PenalosaDBUSaren 125. urteurrena dela eta, Donostian egin berri den “Erronka berriak, hiri berriak”izeneko hitzaldiak sekulako arrakasta izan du, 150 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin.

Hiri espazioa gaur eguneko hirietan eta etorkizunari begira hiri espazio horrek dituen erronkak izan dira Guillermo Peñalosa jaunak, gaur eguneko hirietan mugikortasuna iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta espazio publiko egokien diseinuaren eta administrazioaren alorrean nazioartean erreferentea denak, emandako hitzaldiaren gai nagusiak.

Sarrera Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirre jaunak egin zuen, eta ondoren, bi ordutan, Peñalosa jaunak jendearentzako hiriak sortzea oso gustuko dituela erakutsi zigun, eta, aldi berean, bost kontinenteetako hiri askok hiri espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizgarriagoak egiteko bizi izan duten esperientzia azaldu zien hitzaldira etorri eta Donostiako Osoko Bilkuren Aretoa bete zuten guztiei.

Peñalosa jauna 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarraren zuzendari exekutiboa da, eta azaldu egin zigun, halaber, nola ikusten duen Donostia egiten ari den lan handia, hau da, zer iritzi duen autobusetan oinarrituta Donostiak duen garraio publikoaren sare efizienteaz eta bizikletari eta oinezkoei espazioa eskainita hiria bizi ari den garapen garrantzitsuaz.

Hitzaldiari laguntzeko irudi ugari eta bideo interesgarriak eman ziren hainbat esperientzia azaltzeko. Peñalosa jaunaren interbentzioaren ondoren, eztabaida bat egin zen, non teknologia berrietan, hiriko arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren pertsona askok parte hartu baitzuten, bizilagunen elkarteetako edo hiritarren hainbat elkartetako jendearekin batera.

Hitzaldiaren konferentziaren interesa ikusita, eta Peñalosa jaunaren laguntzari esker, nahi duenak hitzaldia jasotzen duen bideoa eskuratu dezake:

Bideoa ikusi