Berriak

Dbus-en ordutegi berriak apirilaren 1etik aurrera – COVID-19

COVID-19a dela eta, apirilaren 1etik aurrera, asteazkena, Dbusen zerbitzuak aldatuko dira berriro, hurrengo abisura arte.

1) ASTELEHENETIK OSTIRALERA:

Hau izango da zerbitzu berria:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

Taulan jasotzen ez diren lineek ez dute zerbitzurik emango. Gomendatzen da lineen artean aldaketak egitea ibilbide guztiak estali ahal izateko. Zerbitzuaren murrizketa gorabehera, ospitaleen aldeko lineak indartzen ari dira.

Horrez gain, hauek dira labur esanda lanegunetan auzoetatik ateratzen diren lehen zerbitzuak:

Irteerak ikusi (pdf-a)

2) LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN:

Pasa den martxoaren 23an ezarritako ordutegiak mantentzen dira.

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

Taulan jasotzen ez diren lineek ez dute zerbitzurik emango eta gautxori zerbitzuak ere ez dira egongo. Gomendatzen da lineen artean aldaketak egitea ibilbide guztiak estali ahal izateko.

Era berean, irteera gehiago egongo dira egunero:

– 13-Altza:

  • 6:00etan Larratxotik Boulevarderaino, Herrera Pasealekutik (5:45 ak aldera Monsetik, Zarategitik, Baratzategitik eta Otxokitik pasatuko da Larratxo alderantz).
  • 22:35an Boulevardetik Herrera-Altza-Larratxo eta Hego Intxaurrondo alderantz (Otxoki, Baratzategi, Zarategi eta Mons).

 28-Amara-Ospitaleak: 6:30ean Boulevardetik Sanitaseraino.