Berriak

Ordutegiak eta lineak – COVID-19

Deseskalatze prozesuari jarraituta,  maiatzaren 18tik aurrera, Dbuseko zerbitzuak zabaldu egingo ziren, COVID-19aren ondoriozko egoeragatik egindako doikuntzen ondoren.

Fase berri horretan, lanegunetan, zerbitzua ematen ari ziren lineetan, hala nola 14, 16, 18, 19, 25 eta 26 lineetan, irteera orduak areagotu dira, eta kenduta zeuden lineetan, hala nola 31 eta 45 lineetan, zerbitzua ematen hasi da. Era berean, 17, 29 eta 33 lineek egun osoan ematen dute zerbitzua, orain arte ordu tarte batzuetan baino ez baitzeuden funtzionamenduan.

Bestalde, Dbusek jada zerbitzuaren %100 ematen ari da puntako orduetan hainbat lineatan, hala nola 5, 13, 17, 28, 40 eta 33 lineetan.

Hobekuntza horiekin, lanegunetan sarriagoa da autobus zerbitzua hiriko ia alde guztietan, hala nola Aieten, Altzan, Antiguon, Añorgan, Berion, Bidebietan, Erdialdean, Grosen, Herreran, Ospitaleetan, Igaran, Igeldon, Intxaurrondon, Larratxon, Loiolan, Martutenen, Miramonen eta Txomin Enean.

Era berean, larunbatetan eta igandeetan pasa den martxoaren 23an ezarri ziren ordutegiek jarraitzen dute, 17 eta 45 lineak ere zerbitzuan jarrita.

Maiatzaren 18tik aurrera zerbitzua honela gelditu da:

1) ASTELEHENETIK OSTIRALERA

Zerbitzuak honako hauek dira:

Zerbitzuak ikusi ( pdf-a)

Taulan jasotzen ez diren lineek ez dute zerbitzurik emango. Gomendatzen da lineen artean aldaketak egitea ibilbide guztiak estali ahal izateko. 

2) LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN

Zerbitzuak honako hauek dira:

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

Taulan jasotzen ez diren lineek ez dute zerbitzurik emango eta gautxori zerbitzuak ere ez dira egongo. Gomendatzen da lineen artean aldaketak egitea ibilbide guztiak estali ahal izateko.

PREBENTZIO NEURRIAK

Bestalde, Dbusek mantentzen ditu COVID-19aren ondorioz doikuntzak egiten hasi zirenetik ezarri diren prebentzio neurriak, hala nola autobusen garbiketa eta desinfekzioa, bai gauez Kotxetegietan, bai egunez zerbitzua ematen ari diren bitartean; eskudiruz ordaintzeko aukera kentzea eta MUGI/Lurraldebus txartela izatea ordaintzeko bide bakarra; autobusetara erdiko atetik sartu beharra eta atzeko atetik jaitsi beharra; autobusen edukieraren egokitzapena; erabili ezin diren eserlekuak markatzea; etab. Neurri horiei berriki batu zaizkien neurriak dira bigarren makina balioztatzailea erabiltzeko prest jartzea eta maskara derrigor erabili behar izatea.