Berriak

Dbus Enterprise 2020 europar programaren partaide

Enterprise 2020 europar programaren barnean dagoen RadarlSE proiektuan dihardu Dbus 2011ko maiatzetik. Proiektuaren helburua da Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorrean lehiakortasun jasangarria hobetzea.

Egitasmoaren liderra Euskal Herriko Sinnple aholkularitza da eta bertan hartzen dute parte estatuko 20 enpresa baino gehiagok, hala nola; Euskaltel, Euskadiko Kutxa, Hispavista, eta NH Hotelak. Enpresa hauen arteko hartu-emanetarako gunea eskaintzeaz gain, gizarte berrikuntzaren alorreko ekintza berriak garatzeko aukera eskaintzen du egitasmo honek. Honi esker, Enpresen Gizarte Erantzukizunari ikusgarritasun soziala emateko lan egiteko aukera sortzen da.

Enterprise 2020 europar programak, CSR Europeren laguntzarekin, aukeratu du proiektua enpresen arteko elkarlana sustatzen duen proiektu berritzaile gisa, eta, era berean, baliagarria izango da Europa mailan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorreko lidergoa sustatzeko. Programa honek beste enpresa garrantzitsu asko saritu ditu beste kategoria batzuetan: Adif, Nestlé, Sanitas edo Philips, besteak beste.

Proiektu honetan parte hartuz, Dbusek enpresa kudeaketan ingurumenarekin eta pertsonekiko errespetuan erakutsi duen konpromisoa berresten du, web orrian ikusgai dagoen 2011ko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren txostenean ikusi daitekeen bezala. Ahalegin guzti honek Gizarte Erantzukizuneko José Luis Pérez sariaren errekonozimendua jaso zuen 2012 hasieran. Sari honek aitortzen ditu enpresetako langileen eta herritarren bizitza kalitatea hobetzen dituzten enpresa politikak.

Dbusek hasieratik hartu du parte proiektu honetan. Bertan, enpresen gizarte erantzukizunaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alorretako negozio aukerak identifikatu eta aztertzeko tresna bat jarri zen martxan. Galdetegi zehatz baten bidez enpresaren hainbat atal aztertu ziren hobekuntzarako aukerak identifikatu ahal izateko. Lehen prozesu honen ostean, analisirako tresna osatu eta hobetu egin da, eta bigarren fasean beste 10 enpresetan aplikatuko da 2013 arte.

Dbusek gizartearekin arduratsu jokatzen duen enpresa izateko proiektuari jarraipena emateko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren txosten berria argitaratuko du 2013 hasieran, eta bertan jasota egongo dira 2012an zehar burutu diren ekintza adierazgarrienak.